Víctor Santos (Valentzia, 1997), 1998. urtean abiatu zen komikiaren munduan, zenbait fanzine eta tokiko egunkarietan jardun ondoren. Valentziako beste egile batzuekin 7 monos komiki-zigilua sortu zuen eta "Gaijin" izan zen bere estreinaldiko lana. Komiki horren bidez ekialdeko akzio-filmeen parodia egin zuen. 2000an bere burua ezagutzera eman zuen "Los reyes elfos" Eskandinaviako literaturan oinarritutako heroi-fantasia lanaren bidez. Egun arte, saga horren lau emanaldi kaleratu dira.
Genero beltza ere jorratu du Santosek "Pulp Heroes" sagan eta "Al menor postor" antologian. Halaber, "Protector" lanarekin super-heroien generoan egin zuen debuta. "Aventuras en el Mundo Jung", berriz haurrentzako komikiari heldu zion. Horiez gain, "Faeric Gangs" eta "Lone in Heaven" komikietan intriga fantastikoarekin esperimentatu zuen.
2005. urtean Frantziako argitaletxe batentzat lan egiten hasi zen berak sortutako "Young Ronins" sailean. Horretan gidoilari, ilustratzaile eta kolorista jardun da. Ondorengo urtean Miles Hunter gidoilari iparramerikarraren laguntzaz "Zombee" eleberri grafikoa argitaratu zuen Estatu Batuetako argitaletxe batzentzat. Gaur egun Víctor Santos proiektu berrietan aritzen da Estatu Batuetako eta Europako zenbait argitaletxeentzat. Horien artean aipatzekoa da DC Comicsentzat egingo duen eleberri-grafikoa, Brian Azzarello gidoilari ospetsuak lagunduta.
Bere jardueran. Víctor Santos zenbait sari eskuratu ditu Bartzelonako Komiki Azokan. 2005ean Dolmen aldizkariak ematen duen Kritikarien Saria jaso zuen eta 2006an bi sari lortu zituen Madrilgo Komiki Azokan.