IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an

Gonbidatutako Autoreak 2008

TONY SANDOVAL

Tony SandovalTony Sandoval autore mexikarra Obregon Hirian (Sonora) jaio zen 1973an. 24 urterekin, lehen komikia argitaratu zuen, "Nocturno" izenekoa, onarpen zabala lortu zuena komikia maite dutenen artean. Haren talentua eta estilo originala direla-eta, borrokalari mexikar famatu baten istorioan oinarrituriko "Tinieblas" komikian kolaboratu zuen, eta istorio txikiak egin zituen serieko marrazkilari titularra izan arte.


Haren sormen agortezina "Blacky" lanean ageri da; oso kezka humanoak dituen katu baten istorio erromantikoa eta melankoniatsua da. Pertsonaia horren istorioaren ondorioz, bere herrialdeko haurrentzako liburuen hainbat argitaletxeren eta aldizkariren jomugan jarri zen, non osperik onenetakoa duen artista grafikoetako bat bilakatu den.


Sandoval-ek komikien antologietan hartu du parte, adibidez: "Pulpo Comics", "ConSecuencias", "Urban Dreams" eta "Meathaüs"; aldi berean, "Johnny Caronte y el revólver" argitaratu zuen AEBetako Alias Enterprises eta Espainiako Recerca argitaletxeentzat. 2005ean, Europan ezagutarazi zen haren lana, eta Paquet Editions-ek kontratatu zuen "Vielle Amerique" egiteko, Suitzan, Frantzian eta Belgikan argitaratua.


Gaur egun, Mexiko, Hego Amerika eta Europarako liburuetako eta diskoetako azalak egiteko etengabeko lanarekin batera, lanik berriena argitaratuko du Caligrama argitaletxearekin, "El cadáver y el sofá" izenekoa. Ezagutza eta maitasunezko uda bizi duten bi nerabeen istorioa kontatzen du, “ia oharkabean” pasatzen den gorpu batekin eta inork erreparatzen ez dien otso gizonekin lagunduta.



DAVE MCKEANDAVID LLOYDPURITA CAMPOSJUAN CARLOS EGUILLORPACO ROCASALVADOR LARROCAVÍCTOR SANTOSINFAME & CO.PEPO PÉREZMANEL FONTDEVILAENRIQUE V. VEGASCARLOS VERMUTPASCUAL FERRYCHEMA GARCÍALUIS BUSTOSJAVIER OLIVARESMAURO ENTRIALGOBERNARDO VERGARASEBAS MARTÍNSANTIAGO GARCÍAJUN MATSUURAVICENTE CIFUENTESJACK MIRCALACARLOS ARECESPEDRO RODRÍGUEZPABLO H. MARK BUCKINGHAM BORJA CRESPO