Salvador Larroca (Valentzia, 1964), Carlos Pacheco eta Pasqual Ferryrekin batera, AEBentzat lanean denbora gehien daraman eta bere lanagatik onarpen handiena lortu duen autore espainiarretako bat da. Hauexek izan ditu lanik luzeenak: "Los 4 Fantásticos" (30 ale 1998 eta 2000 bitartean) etas X-Men-en hainbat serie (guztira 67 ale 2000 eta 2006 bitartean).
AEBtako merkatuan oso balioetsita dagoen zerbait eskaintzen du Larrocak: marrazki sendoa eta iraunkorra, beharbada beste autore “izar” batzuen kalitate mailara iristen ez dena baina, oro har, batez bestekoaren gainetik dagoena. Gainera, ziurtasuna ematen dio bildumaren editoreari urtean 12 ale marrazteko (edo gehiago) gauza izango dela "ale betegarriak" egingo dituzten ordezkoen beharrik izan barik.
Marrazkigile askok ezin esan dezake harrotasunez hori lortu duenik; izan ere, editoreek oso balioetsita dago hileko serie erregular batean, zeren eta nahikoa ohikoa baita marrazkigilerik nabarmenenak hilean komiki bat marrazteko gauza ez izatea (ulergarria da hala izatea, bestalde, nahikoa logikoa baita pentsatzea emaitza hobea lortzeko, talentua izateaz gain, garrantzitsua dela ere autoreak orrialde bakoitza prestatzeko, planifikatzeko eta marrazteko denbora behar izatea) eta buruko min ugari ematea komikiaren ekoizpena koordinatzeko arduradunei.
Salvador Larroca valentziarra Espainiako irakurleen aurrean agertu zen Marvel komikien nazioko edizioetarako ilustrazioen bidez, horiek guztiak Planeta DeAgostini Cómics argitaletxeak argitaratuak. 1992. urtean, Marvel-en filial britainiarrak aukera eman zion komikiak lanbide gisa marrazteko. Horri esker, kartografia digitaleko enpresa batean zuen lanari utzi ahal izan zion. Marvel UK-rentzat egin zituen serie garrantzitsuenetako bi: "Dark Angel" eta "Death's Head", 1993 eta 1993 bitartean argitaratuak Britainiako filiala itxi arte.
Baina Larrocak laster asko jaso zuen "Hulk Annual" #20ren ardura (1994), eta handik gutxira, "Ghost Rider"-eko ohiko marrazkigile bihurtu zen bi urte eta erdiz (#51-81), haren marrazkigintzak Jim Leeren estiloaren eragin handia zuen garaian. Bitxikeria moduan esan behar da garai hartan "Speed Demon" marraztu zuen Amalgam linearen berezietarako, DC-k eta Marvel-ek elkarrekin argitaratuta (pertsonaia berriak aurkezten zituzten komikien serie bat izan ziren, bi konpainietako pertsonaien "amalgamak").
Garai horretan, bere bizkortasunari esker, aldi berean lan laburretan kolaboratzeko modua izan zuen DC Comics (Flash #95-100) eta Wildstorm-entzat (StormWatch #18), baina komiki horiez gain, haren lan-ibilbidea Marvel-en egin du osorik eta finkatuz doa nolabait laburrak diren hainbat kolaboraziorekin "X-Men", "Gambit and the externals", "Excalibur", "Uncanny X-Men" filmeentzat.
Harrezkero, Larroca finkatuz joan da pixkanaka Ideien Etxean eta hainbat serietan eta serie txikitan egin du lan: "Heroes Reborn: The Return", "Generation-X", "Fantastic Four", "Uncanny X-Men", "X-Treme X-Men", "Ultimate Daredevil & Elektra", "Namor", "X-Men", "Ultimate Elektra", "Newuniversal" edo "Amazing Spider-Man", besteak beste.