Sergio Cordoba (Benidorm, 1976) Arte Ederretako lizentziatua da. Komiki unitarioak argitaratu ditu hala nola "Freaks in Love" eta "Los últimos", eta sariren baten jaso du (Autore errebelazioa Bartzelonako XVIII. Saló del Cómic lehiaketan, 1999). Besteak beste, haren istoriotxoak eta ilustrazioak agertu dira argitalpenetan, esaterako: Volumen, aB, Subterfuge, El País de las Tentaciones…, baita Valentziako 7 Monos taldearen hainbat argitalpenetan. Gaur egun Valentzian bizi da, non, Black Mari animazio estudioan denbora eman ondoren, orain zenbait komiki proiektu lantzen baitihardu, "El Manglar" aldizkarian adibidez, beste autore batzuekin eginiko kolaborazioak -Victor Santosekin Los Reyes Elfos: Historias de Faerie izeneko liburukian agertu zen “Recibido en las mansiones de los Aesir” istoriotxoan – eta bere lanak: "Malas tierras". Hiru ale argitaratu dira lan horren gainean (Astiberri, 2004-2007) eta hurrengo hileetan osatuko da laugarren alearekin.