IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an

Gonbidatutako Autoreak 2008

PACO ROCA

Paco RocaPaco Roca (Valentzia, 1969) publizitate lanak egiten hasi zen, eta azkenean ilustrazio estudio bat sortu zuen jaioterrian. Lan nagusien artean, "Gog" (2000), "El juego lúgubre" (2001) edo "Hijos de la Alhambra" (2003) nabarmendu behar dira. 2004. urtean, "El faro" eman zuen argitara, eta gidoirik onenaren saria eman zion Tenerifeko Avisos egunkariak, Espainian ematen den sari nagusia.


Iaz "Arrugas" albuma egin zuen, oinarrian Alzeheimer gaixotasunari buruzko istorioa, kritikarien artean harrera bikaina izan duena. Berriki, istoriorik luzeenaren Gran Guinigui saria eskuratu du lanak Luccako (Italia) Komikiaren Nazioarteko Jaialdian; Europako jaialdirik zaharrenetako bat da. Sari horretaz gain, Espainiako istoriotxo onenaren saria (Avisos egunkariarena) eta Bartzelonako Komikiaren 2008ko Nazioarteko Lehiaketaren urteko lanik onenaren eta gidoirik onenaren sariak irabazi zituen. Epaimahaiko burua Dario Argento izan zen, eta Arrugasi eman zion saria “komikia erabili duelako bizitzaren errealitate dramatikoa erakusteko trazaketa grafiko delikatua erabiliz”.


Rocak, gainera, hainbat istoriotxo egin ditu hainbat argitaletxe eta argitalpenentzat, eta gaur egun "Las calles de arena" albumean ari da lanean. "Arrugas" lana bezala, Frantzian emango da argitara. Izan ere, autore valentziarraren albumik gehienak Frantzian argitaratu dira. Zenbait lan, gainera, Italian eta Herbereetan argitaratu dira.



DAVE MCKEANDAVID LLOYDPURITA CAMPOSJUAN CARLOS EGUILLORPACO ROCASALVADOR LARROCAVÍCTOR SANTOSINFAME & CO.PEPO PÉREZMANEL FONTDEVILAENRIQUE V. VEGASCARLOS VERMUTPASCUAL FERRYCHEMA GARCÍALUIS BUSTOSJAVIER OLIVARESMAURO ENTRIALGOBERNARDO VERGARASEBAS MARTÍNSANTIAGO GARCÍAJUN MATSUURAVICENTE CIFUENTESJACK MIRCALACARLOS ARECESPEDRO RODRÍGUEZPABLO H. MARK BUCKINGHAM BORJA CRESPO