Berriak eta prentsa oharrak
OMENALDIA EGINGO DIE GETXOKO KOMIKI AZOKAK JOSEP MARÍA BERENGUER LA CÚPULAKO ARGITARATZAILEARI ETA ASTIBERRI ARGITALETXEARI
10. Komiki Azoka azaroaren 25etik 27ra izango da
Josep María Berenguer, La Cúpula Ediciones-eko jarduera zabaleko argitaratzailea, eta Astiberri argitaletxe bilbotarra izango dira aurtengo Komiki eta Manga Azokaren protagonistak. Azokaren 10. ekitaldia azaroaren 25etik 27ra izango da Areetako Geltokia plazan eta, bertan, 80 bat saltokiz gain, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta beste zenbait ekitaldi egongo dira. |
| |
MIREIA PÉREZ ETA MANUEL BARTUAL, GETXOKO KOMIKI AZOKAREN KARTELAREN EGILEAK
Getxoko X. Komiki eta Manga Azokak badu kartela, Mireia Pérez eta Manuel Bartual komikigile valentziarrek eginikoa.
Egile biek azokan parte hartuko dute, azaroaren 25etik 27ra. Ohi bezala, azoka Areetako Geltokia plazan izango da eta hiru egunez hainbat saltoki eta biñetaren munduaren inguruko jarduerak hartuko ditu. |
| |
MUSIKA ETA BINETAK UZTARTUTA GETXOKO KOMIKI AZOKAN
"Bulles Jazz Blues" erakusketak komikigile belgikarren ikuspuntutik erakusten du jazzaren eta bluesaren mundua
Azaroaren 25etik 27ra komiki eta musikazaleek "Bulles Jazz Blues: Komikia swing erritmoan" erakusketaz gozatzeko aukera izango dute Getxoko 10. Komiki eta Manga Azokan. Horretan Walonia eta Brusela-Hiruburua eskualdeetako artista ospetsuen lana eta bere ikuspegia jazzaren eta bluesaren munduaren inguruan gerturatuko du, musika mota horiek sarritan agertzen baitira haien istoriotxoetan. Erakusketa, Walonia-Bruselako Erkidegoko Nazioarteko Harremanetarako Komisaritza Nagusiak bultzatuta, Areetako Geltokia plazan egongo da ikusgai, azokaren karpan. |
| |
KOMIKI ETA MANGA AZOKAK BIÑETAREN MUNDUA EKARRIKO DU GETXORA DATORREN ASTEAN
Parte hartuko duten egileen artean MAX, Paco Roca, Luis Royo, Nancy Peña, Mireia Pérez eta Santiago Valenzuela 2011ko Komiki Sari Nazionalaren irabazle nabarmendu behar dira
Azaroaren 25etik 27ra, 10. Komiki eta Manga Azoka dator Getxora berriro ere, binetaren mundua ekartzeko asmoz. Hiru egunez, erabateko protagonista bilakatuko da komikia Areetako Geltokia plaza. Bertan 80 salmenta postu baino gehiago kokatuko dira. Horietan komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren arteari loturiko zenbait sektore egongo dira. Esparru komertzialaz gain, hainbat ekitaldi egingo dira hiru egunetan zehar. Hori dela eta, komikizaleek ezinbesteko topagune izango dute Getxon. |
| |
"JAINKOAK ETA MUNSTROAK" IKUSGAI BIZKAIA ZUBIAN
Gaur hasi da Víctor Santos komikigile valentziarraren erakusketa,
ostiralean abiako den X. Komiki Azoka dela eta
Gaur hasita komikia protagonista da Bizkaia Zubian, bertan bisitariek Víctor Santos komikigileren "Jainkoak eta munstroak" erakusketaz goza dezakete eta. Horretan artista valentziarraren originalen formatu handiko 30 bat erreprodukzio bildu dira Getxoko Komiki Azoka dela eta. Azokaren hamargarren edizioa ostiralean, azaroak 25, hasiko da eta. Hiru egunez, Areetako Geltokia plazan zaleek 80 saltoki bisitatu ahal izango dute eta hainbat jarduera izango dira komikiaren munduaren inguruan. |
| |
ARRAKASTA GETXOKO KOMIKI AZOKAREN HAMARGARREN EDIZIOAN
23.000 lagun izan dira azokan, hainbat jarduera hartu eta
40 egile baino gehiago bildu dituena
Atzo bertan amaitu zen Getxoko 10. Komiki eta Manga Azoka arrakasta handia lortuta. Guztira, 23.000 bat zale bildu dira bertan hiru egunetan bederatzigarren arteaz gozatzeko. Aurten Areetako Geltokia plazan 80 saltoki eta hainbat jarduera egon dira eta 40 egilek baino gehiagok parte hartu dute sinatze-txandetan. |
| |
|