1976an, E.A. Poere "El pozo y el péndulo" kontakizunaren egokitzapena egin zuen "Marvel Classics Featuring"-en, eta harrezkero ikusi ahal izan da Michael Goleen-ek zerbait berezia zuela. Nahiz eta AEBetako komikian izan ohi den ekoizpenarekin alderatuta nolabaiteko ekoizpen txikia izan, ondoko profesionalen belaunaldietan eragin handiena izan duten autoreetako bat da, eta hari zor diote ospea neurri batean autore famatuek: Arthur Adams, Jason Pearson, Todd Mcfarlane edo Kelly Jones-ek, besteak beste.
Debut horren ondoren, hainbat istorio labur argitaratu zituen hainbat bildumatan, "House of Secrets" izeneko bilduman adibidez, non bere trazaketa eta sentsazioak eta giroak sortzeko aparteko erraztasuna erakusten dituen. Hori dela-eta, Marvel argitaletxe indartsuaren interes handia piztu zuen; izan ere, "Los Micronautas" seriea egitea agindu zion Bill Mantlo gidoilariarekin batera. Lan horretan, ondoren haren lan-ibilbidean nagusi izango diren ezaugarriak landuko ditu: estilo plastikoa eta pertsonala, lan egiten duen serieari aparteko berezitasuna ematen dio, baita giroak sortzeko erraztasun handia ere; izan ere, bere estiloa egokitu egiten du marraztu nahi duenaren arabera. Gainera, pertsonaiak diseinatzeko talentu handia eta erraztasun handiko narrazio-teknika darabiltza, bereziki akzioetan. Horren ondorioz, komiki zaletuentzako zientzia-fikzioko serierik gogoangarrienetako bat bilakatu zen.
Haren lan-ibilbideko hurrengo urteetan, ezegonkortasuna eta hainbat konpainiatatik pasatzea izango dira ezaugarri nagusia, baina "The 'Nam" seriean parte hartzea nabarmendu behar da, publikoak oso miretsia, baita hainbat istorio labur "House Mistery" eta "Mister Miracle" edo "El Pato Howard" direlakoen zenbait ale ere, eta bereziki "Marvel Fanfare", non X Patruila Lurralde Basatira eraman zuen. Istorio horretan, historia aurreko epealdia sortu ahal izan zuen, eta azkenean haren beste espezialitate handi bat izan zen, ondoren frogatu zuen moduan komikirako "Parque Jurásico" filmeko mundua sortuta. Chris Claremont gidoilariarekin batera, "Los Vengadores" delakoen Annual bat argitaratu zuen: Picarako pertsonaia ospetsua, irakurleen gustukoenetako bat.
"The 'Nam" izan zen, zalantza barik, Golden-ek sarriago landu zuen seriea. Vietnamgo gerra islatzen du bertan beterano baten ikuspuntutik, eta estiloa aldatu zuen, hots, karikatura izaera handiagoa eman zion, narraturikoaren izugarrikeria nabarmentzeko eta kontrastatzeko. Erabaki bikain horri esker, oso ospetsu egin zen seriea, eta inoiz argitaratu den komiki belikorik onenetakoa bihurtu zen.
Ondoren, "Bucky O'Hare" nobela grafikoa egin zuen, Larry Hamak idatzia, eta beste serie batzuetan hartu zuen parte, betiere partidista gisa egindako lana ahaztu barik; izan ere, AEBtako komikiko pertsonaia nagusi guztiak marraztu ditu. Michael Golden bederatzigarren arteko legenda bizia da, baita lankideek gehien errespetatzen eta miresten duten autoreetako bat ere. Getxon, hurrengo proiektuez hitz egiteaz gain, berarekin komikigintzari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Aukera zoragarria komikizaleentzat.