Miguel Gallardok Bartzelonako Arte eta Ofizioen Massana eskolan ikasi zuen. Komikia eta ilustrazioa uztartuta hasi zuen lan-ibilbidea, eta azkenean ilustraziogintzan jardun zuen buru-belarri. Prentsako ohiko ilustratzaile kolaboratzailea da La Vanguardiarako eta nazio eta nazioarteko hainbat aldizkari eta argitalpenetarako hala nola Herald Tribune eta The New York Times-erako. Azalak egiten ditu Espainiako argitaletxe nagusientzat eta, Victoria Bermejo autorearekin batera, haurrentzako hamabi liburu egin ditu hainbat argitaletxerentzat. Angles Poncerekin batera, elbarritasunari buruzko gida bat egin du, "¿Qué le pasa a este niño?" izenekoa. Bere lanbidean hainbat sari irabazi du Gallardok, eta horien artean Bartzelonako Komiki Lehiaketako bi sariak eta Society of Newspaper Desing delakoaren beste bi sariak nabarmendu behar dira. Gainera, Serra D'Or bat lortu du "¿Qué le pasa a este niño?" liburuagatik eta Junceda saria prentsako ilustrazioengatik.
Komikiaren arloan, Makokiren sortzailea izateagatik ezaguna da Gallardo. Pertsonaia 1977. urtean sortu zen eta Espainiako underground arloko pertsonaiarik ezagunena eta enblematikoena izan zen 80ko hamarkadan. Makoki Disco Express aldizkarian agertu zen lehenengo aldiz eta, ondoren, Star eta Béame Mucho aldizkarietan argitaratu zen. 1982an El Viboraren argitaratzaileak beste umore-aldizkari bat kaleratzea erabaki zuen, "Makoki" izenpean, eta horretan Makoki zen izarra. Horren ondorioz Gallardok pertsonaia utz izuen 1994 urtera arte. Urte horretan bakarrik berriro hartu zuen bere istorioak eta "La muerte de Makoki" egin zuen, pertsonaiari amaiera duina emateko asmoz.
Makokiz Gain, Gallardo El Vibora aldizkaria sortu zuen 1979 beste egile batzuekin eta aldizkarian egile tinko aritu zen hasieratik. Cairo aldizkarian ere jardun zen "Pepito Magefesa" seriearen eskutik eta "La Basca", "Buitre Buitaker" eta "El niñato" (azken hori Makoki ordezkatzeko) istorioak ere egin zituen. 80ko hamarkadaren amaiera arte El Vibora aldizkariaren ohiko egile izan zen eta 90eko hamarkadan bere pertsonaiarik ospetsuena akabo egin zuen. Horren istorioak albumetan bildu dira ondoren, hainbat ediziotan.