Barakaldon jaio zen 1974an, eta Arte Ederrak ikasi zituen. 90eko hamarkadako azken urteetan, taldeko hainbat arte erakusketatan hartu zuen parte, esaterako: "Situaciones", "Usted está aquí", baita tailerretan ere: "Arte y electricidad". 2004az gero, aldizkarientzako ohiko kolaborazioak egiten hasi zen: ETECÉ, El balanzín eta HUMO. "Mal dadas" du izena haren lehen komiki-albumak.