IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an

Gonbidatutako Autoreak 2008

JASON

JasonJohn Arne Saeteroy (Jason) Molde-n (Norvegia) jaio zen orain dela 38 urte. Bigarren hezkuntzako ikasketak egin eta urtebete armadan eman ondoren, Osloko arte eskolan hasi zen ikasten. 2002an, autore errebelazioaren Harvey saria irabazi zuen. Istoriotxoa eta ilustrazioa izan dira haren langintzaren ardatza azken urteetan. Haren komikiak Norvegian, Suedian, Danimarkan, Finlandian, Frantzian, Alemanian, Holandan, Eslovakian, Suitzan, AEBetan eta Espainian hedatu ziren. Gaur egun, Frantziako Montpellier hirian bizi da.


Espainian argitaraturiko lanen artean, "Chhht!" edo "No me dejes nunca" lanak nabarmendu behar dira, azken hori Eisner sari ospetsuaren irabazlea 2007an atzerriko lanik onenagatik eta Entertainment Weeklyk nobela grafikorik onena izendatua 2006an. Gainera, azken argitalpen horren arabera, aurreko lana, "¿Por qué haces esto?" izenekoa, 2005eko komikirik onena izan zen. Orain arte Espainian argitaraturiko azken lana "Yo maté a Adolf Hitler" izan da, Eisner sari baten irabazlea 2008an eta 2007an Angoulêmeko Jaialdiak ematen dituen sarietarako izendatua.



DAVE MCKEANDAVID LLOYDPURITA CAMPOSJUAN CARLOS EGUILLORPACO ROCASALVADOR LARROCAVÍCTOR SANTOSINFAME & CO.PEPO PÉREZMANEL FONTDEVILAENRIQUE V. VEGASCARLOS VERMUTPASCUAL FERRYCHEMA GARCÍALUIS BUSTOSJAVIER OLIVARESMAURO ENTRIALGOBERNARDO VERGARASEBAS MARTÍNSANTIAGO GARCÍAJUN MATSUURAVICENTE CIFUENTESJACK MIRCALACARLOS ARECESPEDRO RODRÍGUEZPABLO H. MARK BUCKINGHAM BORJA CRESPO