| ERAKUSKETAK (Areetako Geltoki Plazako karpa) |
|
* 20 años de TMEO Kartelak, azalak, istoriotxoak eta aldizkariaren zenbait egileren lanak egongo dira ikusgai, besteak beste erakusketa honetan. TMEOren lehenengo alea 1987. urtean kaleratu zen, 80eko hamarkadan jarduera profesionala hasitako zenbait egile biltzeko eta beren lanak erakusteko asmotan.Ordutik hona, istoriotxo garratz eta kritikoak argitaratu ditu aldizkariak, betiere filosofia independentea erakutsita eta zuzentasun politikoa alde batera utzita. Horrek guztiak paregabeko nortasuna eman dio aldizkari. Gaur egun hainbat egileren lanak biltzen ditu TMEOk: Mauro Entrialgo, Santi Orue, Ata, Manolito Rastamán, Abarrots, Piñata, Javierre, Kini, Larry eta Galais, besteak beste. Horien irudimenetik ospetsu bilakatu diren pertsonaiak atera dira: El Maestro, Los Vallekurros, Simón, Herminio Bolaextra, Tifus, Los euskalorros, eta beste batzuk. Horietako batzuk Getxon egongo dira eta, aldizkariak bi nobedade aurkeztuko ditu azokan: Santi Orueren fotomuntaketa-albuma eta TMEO bildumaren zenbaki berria, Piñata egilearen lanak biltzen dituena. * Xabiroi Ikastolen Federazioaren eskutik, 2005. urtean “Xabiroi” komiki-aldizkaria sortu zen. Argitalpen honen helburuak binetaren mundua gazteenei eramatea eta euskarazko sormena bultzatzea dira. Erakusketa honetan aldizkariaren ibilbidea ezagutu dezakegu. Urtean dituen hiru zenbakietan bederatzigarren artearen egile ezagunak bildu ditu. * El Balanzín Getxoko Komikiaren Aretoan, etorkizun handia duten egile gazteen lanarekin apaintzen dira kaleak. Urtero bezala, “El Balanzín” aretora etorriko da eta Euskadin komikiaren munduak bizi duen errealitatea erakutsiko digu. Hirugarren zenbaki honetan iraganari begiratuko diogu, Ruben Arozenaren ondarea berreskuratzeko, bere bildumarik ezagunenetako batekin: “Triski eta biluma”. “El Balanzín”en egileek une honetan dauden proposamen grafikoen ugaritasuna erakusten dute. Javier de Isusi (azalaren egilea), Alex Sanvi, Alex Orbe, Leandro Alzate, besteak beste, dira zenbaki hau biribildu dutenak, adin guztietako umeek goza dezaten. Aldizkari dohainik ematen da aretorako sarrerarekin. Bete-betean gozatu ahal izateko, karparen inguruan orrialdeak jarriko dira ikusgai, formatu handian, xehetasun guztiak ikusi ahal izateko. * Man Erakusketa honetan Manolo Caroten (MAN) lanez gozatzeko aukera izando dugu. Gaur egungo istoriolari gazte emankorrenetakoa eta ospetsuenetakoa da. Lehenbiziko lanak La Cúpula argitaletxeak enkargatu zizkion eta argitaletxe horrekin aritu zen “El Víbora” aldizkarirako azalak egiten ere. Kiss Comix aldizkarirako “Universitarias” edo “Huesos y Tornillos” serieak ere argitaletxe horretan egin zituen. Azken urteetan harreman oparoa izan du Hernán Migoya idazlearekin eta hiru lan argitaratu dituzte: “Kung Fu Kiyo”, “El hombre con miedo” (biak la Cúpula argitaletxean) eta “Ari” (Glénat). 2007an Pirinioak igaro eta Frantzian debutatu zuen “Mía” lan grafikoarekin (Santi Navarroren gidoia). Lan hori Dargaud argitaletxe frantziar-belgikarrak argitaratu zuen. Argitaletxe horrek berak bost liburuxkako serie bat enkargatu zion: “Saltando al vacío”. Gaur egun proiektu hori egiten ari da eta Glénatek argitaratuko du Espainian. |
| ERAKUSKETAK (Santa Eugenia Plazako karpa) |
|
* Hideshi Hino Getxoko Komiki Aretoaren egitarauan Hideshi Hino japoniar egile bikainaren originalen erakusketa dago, beldurrezko generoaren maisu handietako bat. Bere lan grafikoaren kalitatea ikaragarria da. Bere lanetan, mundu ilun eta izugarriak sortzen ditu. Panorama Infernal mangak kutsu autobiografikoa dauka, Hinok berak aitortu duenez. Lan liluragarria da, orrialde surrealistak oso orrialde gordinekin tartekatzen dituena. Hino Mantxurian jaio zen 1946. urtean, baina bere familia laster Tokiora joan zen bizitzen. Bere umezaroan eragin handia izan zuen Japoneko gerra ondoko giroak. Hinok manga marrazten zuen eta zine zuzendaria zen aldi berean. Egile honek eragin handia izan du beste marrazkilari japoniar batzuengan, bere iruditeria lazgarriarekin. Bere lanik gogoangarrienetako bat Ume zizarea da, Kafkaren Metamorfosiaren egokitzapen libretzat har daitekeena. * Estudio Kôsen Erakusketa honetan, Estudio Kosen-en orrialde originalak eta ilustrazioak daude. Aurora García Tejado eta Diana Fernández Débora artistek osatzen dute bikote hau, 1998az geroztik. Harrezkero, lan ugari argitaratu dituzte Espainian, Polonian eta Estatu Batuetan, eta zenbait proiektutan parte hartu dute, hala nola, “Manga Mania: How to draw Bishojo” liburuan. Estudio Kôsen-en lana ez zaio komikiaren industriari soilik lotzen. Bestelako proiektuetan ere parte hartu dute, hala nola, japoniarra ikasteko liburuetan, animazioetan, bideo-jokoetan, ilustrazio liburuetan eta merchandisingean, besteak beste. Gaur egun, egile hauek komikian ari dira buru-belarri. Euren lanik berrienetakoen artean, “Saihôshi, The Guardian” eta “Stallion” nobela grafikoak nabarmendu behar ditugu, biak Estatu Batuetan argitaratuak, Yaoi Press argitaletxearen eskutik, eta beste herrialde batzuetan ere bai. |
| BESTELAKO ERAKUSKETAK |
|
Azaroaren 12tik 25era Erromoko erakustaretoan, hilaren 25era arte, RAQUEL ALZATE, ALEX ORBE eta JAVIER DE ISUSIren HISTORIAS DEL OLVIDO erakusketa. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-21:00 astelehenetik larunbatera, 18:00-21:00 igandeetan. Azaroaren 19tik 30era Algortako erakustaretoan, hilaren 30era arte, RUBÉN AROCENAren KOMIKI LANA. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 18:00-21:30 astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 18:00-21:00 larunbatean eta 18:00-21:00 igandean. Azaroaren 19tik 29ra Algortako Satistegi Kafean, ALEX SANVI. Azaroaren 19tik abenduaren 3ra Erromoko Jai Alai kafetegian, ALBERTO MURIEL Azaroaren 19tik abenduaren 3ra Areetako Glass Kafean, SI AMANECE NOS VAMOS (INFAME & CO.). Azaroaren 22tik 26ra Areetako Geltokia plazako karparen inguruan BALANZÍN aldizkariko erakusketa |
| PROIEKZIOAK |
|
* Aurrekontu txikiko zinearen erakusketa: Aurrekontu txikiz eginiko filmen aukeraketa bat. Lan hauetan irudimena erabiltzen da, bitarteko gutxiri ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko. Gehienak formatu digitalean filmaturik daude. Proposamen hauek komikiarekin zerikusia dute, zuzenean edo zeharka, gaiei dagokienez, tonuari dagokionez, edo komikiaren berezko baliabideen erabilerari dagokionez. Ziklo honetan ondoko filmak sartzen dira:
* Animazioko zinea: Lan bilduma bat da, gure mugen barruan animazioak duen egoera erakusten dutenak. Teknika askorekin eginiko lanak daude (flash, infografia, stop-motion, metodo tradizionala…). Ziklo honetan ondoko filmak sartzen dira:
* Komiki laburmetraiak: Getxoko Komiki Aretojo laburmetraien bidez egile gazteen lana ezagutzera eman nahi dugu. Zine independenteko urteko lanik onenak biltzen ditugu; batzuk jaialdi ospetsuetan (estatukoak nahiz nazioartekoak) erakutsi dira. Laburmetraia berritzaileak dira, umore beltzarekin, B seriearekin, komikiarekin eta azken joerekin zerikusia dutenak. Lan hauek erakusten dute irudimenak bitarteko eskasia ordezka dezakeela.
* Laburmetraien entsalada:
|
| ZINEMA ZIKLOAK |
|
Azaroaren 21ean ZINE-KLUBA Azaroaren 23an Cinema Paradiso |
| MAHAI-INGURUAK |
|
"20 años de TMEO"
hizlariak : Mauro Entrialgo, Kini, Abarrots, Roger
“Por qué mi madre conoce a Woody Allen pero no le suena Robert Crumb? La (im)popularidad de l cómic y su relación con otros medios”.
hizlariak: Carlos Areces, M. A. Martín, Nacho Vigalondo, Jesús Palacios
* Crítica y teoría del cómic. Estado actual del medio, el fenómeno blog, evolución del público”
hizlariak: Pepo Pérez, Rubén Jardín, Carlos Vermut, Koldo Azpitarte
* “Global manga” hizlariak: Aurora García y Diana Fernández (Estudio Kôsen) y Ken Niimura |
| BESTELAKOAK |
|
* Rol partidak (Imagina elkartearen eskutik) * Manga elkarteen lehiaketak (karaoke, bideojokoak, cosplay, pum it up) * Komiki tailerrak (bi maila) * Makillaje eta FX tailerrak * Manga komikiaren tailerra * “El Balanzín” doako aldizkaria (sarrera erositakoan) |