90eko hamarkadako egile espainiar interesgarrienetako bat dugu Javi Rodríguez. Bere lanaren ezaugarrietako bat honako hau da: hogei bat urteko gazteak ditu protagonista gai sozialak jorratzen dira sarritan. Bere marrazketari dagokionez, emakumezko pertsonaia liluragarriak eta erakargarriak sortzeko abilezia eta azken lanetan erabilitako koloreztatze-teknikak gailendu behar dira.
"Froilán" fanzinean hasi zen bere jarduera, zenbait lagunekin batera. 1996. urtean "Anselmbo Ensombras" sortu zuen eta "Love Gun" serie futuristaren lehenengo zenbakia argitaratu zuen bere kabuz. 1997an El Víbora aldizkarian lan egiten hasi egin zen, "Paraiso", "Tenebro" edo "Comprobando la realidad" serietan. 1999an Bartzelonako Komiki Azokaren sarietarako izendatu zuten, Egile Berri Onenaren mailan. 2002an "Wake Up" bere lehenengo kolorezko albuma argitaratu zuen Glénat argitaletxean, eta aritzen da EE.BBeko merkaturako, DC argitaletxearentzat. Harrezkeroztki "Miedo" kaleratu du eta El Jueves eta Shogun Mag aldizkarientzat lan egin du.