Infame & Co. (Bilbo, 1975) ezizenaren atzean, 33 urteko diseinatzaile grafiko bat dago. Umea zela, komikia aurkitu zuen, eta laster asko maitemindu zen. Fanzine ugari argitaratu ondoren, "Historias del olvido" izeneko talde-komikian hartu zuen parte, eta "Quatroccento" monografiko bat egin zuen, biak Dolmen argitaletxearentzat. "El hombre que vino del cielo", itzulerarik gabekoa den bizitzari buruzko fabula ederra da haren lehen istorio luzea.