David Macho ordezkari gisa duten autoreen taldekoa da Portela; izan ere, 2005etik hona, hainbat titulu marraztu ditu Marvel Comics-entzat. Hasieran tintaztatzaile gisa aritu zen, arkatzekin: Al Barrionuevo ("Gotham Knights"-en) edo Juan Santacruz ("The Resistance"-n). Jarraian, marrazkigile hasi zen lanean, haren agenteak bultzatuta. Francis Portelak ilustrazioak egin ditu hainbat serietan: "G.I. Joe: Frontline", "Araña: The Herat of the Spider", "Captain Universe", "Heroes for Hire", "Black Panther" edo " Super-Villain Team-up".