Postuen contratazioa


Stand-ak

Stand-ak 4x2 tamainakoak dira, argiztapena, mahaia eta aulkiak dituzte. Erakusketariek oihalak ekarri ahal izango dituzte mahaiak estaltzeko, bai eta apalak edo beste elementu-mota batzuk ere beren materialak erakusteko.

Enpresa bakoitzak stand bat edo bi alokatu ahal izango ditu.

Alokairu prezioa standeko: 350,- €


Eskaerak eta bidaltzeko epea

Honi erantsitako eskabide-orria behar bezala beteta bidaliko da, ohiko postaz edo posta elektronikoz 2019ko apirilaren 26a baino lehen behean aipatzen den edozein helbidetara.


Onarpena

Getxoko Azokak 2019ko maiatzaren 13ean baino lehen jakinaraziko du stand-en esleipena


Ordainketa

Onartutako enpresek behean aipatzen den kontuan sartu beharko dute kopuru egokia (350 edo 700 euro) eta ohiko postaz edo posta elektronikoz bankuaren abonu-agiria bidali beharko dute 2019ko maiatzaren 31a baino lehen.

Ordainketa egiten ez bada, eskatzaileak gunearen erreserbari buruzko eskubide guztiak galduko ditu.

Stand-a egongo den leku zehatza antolakuntzak erabakiko du.

Erakusketariak irailaren 1tik aurrera bere guneari uko egiten badio, antolakuntzak ez dio harengatik ordaindutako dirua itzuliko.


Izena ematea:

  • Enpresa, talde, erakunde... eta abarren izena:
  • Eskatzailearen izen-abizenak:
  • Helbidea:
  • Herria: P.K.:
  • Telefonoa: móvil:
  • E-MAIL
  • Jarduera (liburu-denda, argitaletxea, fanzinea… eta abar):
  • Eskatutako erakustoki kopurua :
  • Erakustokian agertzeko izena:
  • Erakusketari guztiek beren bezeroentzako gonbidapen kopuru arrazoizkoa jasoko dute:
    Erakustokiak behar duen gonbidapen kopurua