| Francisco Ibáñez Talavera | ||
![]() |
Francisco Ibáñez Talavera (Bartzelona, 1936), Bruguera argitaletxearen eskutik hasi zuen bere jarduera profesionala 1957an. Hurrengo urtean, “Pulgarcito” aldizkarian argitaratu zuen Mortadelo y Filemón bere pertsonaia famatuen lehenengo istorioa. 1961etik 1966ra arrakasta handiko beste komiki batzuk sortu zituen: “La Familia Trapisonda”, “13, Rue del Percebe”, “Rompetechos” eta “Pepe Gotera y Otilio”, hain zuzen ere.
1969. urtean Mortadelo y Filemón-en lehenengo istorio luzea kaleratu zen, albumeko formatuan: “El sulfato atómico”. Lan horrek Spirou et Fantasio eta Gaston Lagaffe sortzailea izan zen André Franquin artista belgikar ospetsuaren eragin handia du. Horren ostean beste hainbat lan egin argitaratuz ituen Ibáñezek. Horien artean Mortadelo yFilemónen istorio onenetariko batzuk gailen du behar dira: “¡Valor y al toro!”, “Contra el Gang del Chicharrón”, “Safari callejero” eta “Chapeau el Esmirriau”, besteak beste. Pertsonai horien arrakasta dela eta, 1970ean hasi zen bikotea protagonista zuen argitalpenen booma: “Mortadelo” aldizkaria, albumak eta “Olé”, “Magos del humor” eta “Super humor” bildumak. 1985. urtean Ibáñezek Bruguera argitaletxea utzi eta, Grijalbon lan egin ondoren, Ediciones B-n sartu zen. Bertan “Mortadelo y Filemón” bildumak erregulartasuna berreskuratu zuen. Ordutik hona, pertsonaia famatuen sei album kaleratzen ditu urtero. Etapa berri horretan, Bartzelonako artistak gaur egungo modak eta egoera islatu ditu bere komikietan istorioen arrakastari eusteko. 1994an Bartzelonako Komiki Azokaren Sari Handia jaso zuen, bere jarduera profesionala dela eta, eta, 2002. urtean, Arte Ederren Merituko Urrezko Domina eman zioten. Horiez gain, beste sari asko lortu ditu Ibáñezek. Horiek guztiek Espainiako komikiaren jarduera ospetsu eta oparoenetariko bat gailentzen dute. Aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokaren omenaldia batuko zaie eta hainbat irakurle belaunaldiren gozamena lortu duen artistaren jardunbide luze eta arrakastatsua sarituko da bertan. |
|
| “TMEO” ALDIZKARIKO AUTOREAK | ||
![]() |
TMEOren lehenengo alea 1987. urtean kaleratu zen, 80eko hamarkadan jarduera profesionala hasitako zenbait egile biltzeko eta beren lanak erakusteko asmotan.Ordutik hona, istoriotxo garratz eta kritikoak argitaratu ditu aldizkariak, betiere filosofia independentea erakutsita eta zuzentasun politikoa alde batera utzita. Horrek guztiak paregabeko nortasuna eman dio aldizkari.
Gaur egun hainbat egileren lanak biltzen ditu TMEOk: Mauro Entrialgo, Santi Orue, Ata, Manolito Rastamán, Abarrots, Piñata, Javierre, Kini, Larry eta Galais, besteak beste. Horien irudimenetik ospetsu bilakatu diren pertsonaiak atera dira: El Maestro, Los Vallekurros, Simón, Herminio Bolaextra, Tifus, Los euskalorros, eta beste batzuk. Horietako batzuk Getxon egongo dira eta, aldizkariak bi nobedade aurkeztuko ditu azokan: Santi Orueren fotomuntaketa-albuma eta TMEO bildumaren zenbaki berria, Piñata egilearen lanak biltzen dituena. Getxon honako sortzaile hauek egongo dira: Clara-Tanit Arqué, Ken Niimura, Ángel de la Calle, Carlos Areces, M. A. Martín, Víctor Santos, Infame&Co. eta Jordi Bayarri. |
|
| MIGUELANXO PRADO | ||
![]() |
Miguelanxo Prado (A Coruña, 1958) atzerrian proiekziorik handienetako duen Estatuko egileetako bat da eta oso obra pertsonala egiten du. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen nabarmentzen garai hartako aldizkarietan: “Zona 84”, “Cimoc”, “Comix Internacional”. Bere komiki albumak zenbait hizkuntzatara itzuli dituzte eta sari ugari jaso ere bai; batzuk sona handikoak gainera, esate baterako, Alph Art Saria. “Trazo de tiza” izango da agian bere lanik ezagunena eta oraintsu erosi ditu lan horren eskubideak Miramaxek, zinera eraman ahal izateko.
Beste lanik ospetsuenetako bat “Quotidianía Delirante” da eta umore beltza dario bazter guztietatik. Bereak dira, halaber, “Stratos”, “Fragmentos de la Enciclopedia Délfica”, “Tangencias”, “Cónicas incongruentes” edo duela gutxiko “La mansión de los Pampín” (lanik eta gidoirik onena Bartzelona Komikiaren 2005eko Nazioarteko Aretoan). Neil Gaimanek “The Sandman: Endless Nights” lan grafikoan aritzeko hautatu zuen egileetako bat da. Lan hori zenbait artisten artean egin zuten eta Laura Esquivel, Manuel Rivas eta beste idazle batzuen ilustratzaile ere izan da, Galiziako telebistako zenbait programen alderdi grafikoan lanean aritu da eta A Coruñako Komikiaren Aretoko zuzendaria da 1998az geroztik. Duela gutxi “De profundis” animazioko filma zuzendu du, baina ez da ikus-entzutezkoetan izan duen lehen esperientzia; izan ere, Steven Spielbergek produzitu zuen “Men in Black” animaziozko seriean ere aritu zen pertsonaiak sortzen eta estiloa zuzentzen. |
|
| EDUARDO RISSO | ||
![]() |
Eduardo Risso Risso Argentinarra da, Leonesen jaio zen, Córdobako probintzian, 1959an. Ilustratzaile gisa egin zituen lehenbiziko lanak Buenos Aireseko “La Nación” egunkarirako izan ziren. “Eroticón” eta “Satiricón” aldizkarientzat ere aritu zen eta Columba argitaletxearentzat ere bai 1981ean. Argitaletxe honetan marraztu zuen Julio César Ricardo Ferrariren gidoiarekin. 1986an “Eura” italiar argitaletxearentzat ari zen.
1987an “Parque Chas” marraztu zuen Ricardo Barreiroren gidoiarekin. Serie hori Argentinako “Fierro” aldizkariak eta Espainiako “Totem”-ek argitaratu zuten lehenbiziko aldiz eta gero Italian, Alemanian, Danimarkan, Belgikan, Holandan eta AEBetan argitaratu zen. 1988an “Caín” marraztu zuen Barreiroren gidoiarekin. Urte horretan bertan marraztu zuen “Fulú” ere, Carlos Trilloren gidoiarekin eta Italian, Frantzian, Alemanian, Portugalen, Herbeheretan eta Argentinan –“Puertitas” aldizkarian- argitaratu zen. Trillo-Risso bikoteak sortu zituen “Simón: una aventura americana”, Italian eta Frantzian argitaratua; “Borderline”, Italian argitaratua; eta “Chicanos”, Italian eta Frantzian argitaratua. Estatu Batuetan ere ezaguna da Brian Azzarello gidoilariarekin lanean aritu baita DC Comics-eko Vértigo atalean “100 bala” seriean (“100 Bullets”). Gidoilari honekin egin zuen lehenbiziko lana “Johnny Double” izan zen eta ondoren “Batman”-en ere aritu zen. Rissok lau Eisner sari irabazi ditu 100 Balan egindako lanagatik: 2001ean Serializatutako istoriorik onenarena (Brian Azzarellorekin); 2002an Artistarik onenarena eta 2002an eta 2004an Serie erregular onenarena (Azzarellorekin). |
|
| ANDY RILEY | ||
![]() |
Andy Railey ilustratzaile, gidoilari eta animatzaile britainiarra da eta Kevin Cecilekin hasi zen. Bien artean sortu zituzten “Hyperdrive” BBC Two-rentzat edo “Slacker Cats” ABC katearentzat. Telebistarako beste lan batzuk ere egin ditu eta horien artean hauek nabarmentzen dira: “Black Books”, “Robbie the Reindeer”, “Little Britain”, “Trigger Happy TB” edo “Smack the Pony”.
Marrazkilari gisa, lau lan egin ditu orain arte eta denak best-seller izan dira: “The Book of the Bunny Suicidas” (Espainian “El libro de los conejitos suicidas” izenburuarekin argitaratua), “Return of the Bunny Suicides”, “Great Lies to Tell Small Kids”, eta “Loads More Lies to Tell Small Kids”. 2002az geroztik astero “Roasted” izeneko tira bat marrazten du The Observer Magazine delakoan. |
|
| MAN | ||
![]() |
Man (Manolo Carot) Mollet del Vallèsen jaio zen, Bartzelonan, 1976an. Gaur egungo istoriolari gazte emankorrenetakoa eta ospetsuenetakoa da. Lehenbiziko lanak La Cúpula argitaletxeak enkargatu zizkion eta argitaletxe horrekin aritu zen “El Víbora” aldizkarirako azalak egiten ere. Kiss Comix aldizkarirako “Universitarias” edo “Huesos y Tornillos” serieak ere argitaletxe horretan egin zituen.
Azken urteetan harreman oparoa izan du Hernán Migoya idazlearekin eta hiru lan argitaratu dituzte: “Kung Fu Kiyo”, “El hombre con miedo” (biak la Cúpula argitaletxean) eta “Ari” (Glénat). 2007an Pirinioak igaro eta Frantzian debutatu zuen “Mía” lan grafikoarekin (Santi Navarroren gidoia). Lan hori Dargaud argitaletxe frantziar-belgikarrak argitaratu zuen. Argitaletxe horrek berak bost liburuxkako serie bat enkargatu zion: “Saltando al vacío”. Gaur egun proiektu hori egiten ari da eta Glénatek argitaratuko du Espainian. |
|
| ALBERTO VÁZQUEZ | ||
![]() |
Alberto Vázquez (A Coruña, 1980) egile gaztea den arren curriculum interesgarria du. "Alter Ego", "Freda" edo "Psiconautas" lanak nabarmentzen dira, batez ere, curriculum horretan. Gainera honakoetan ere aritu da lankidetzan: "Nosotros somos los muertos", "Stripburger", "Fanzine Enfermo", "Psiconautas", "Tos" edo "Dos veces breve", besteak beste.
|
|
| SANTIAGO VALENZUELA | ||
![]() |
Santiago Valenzuela (Donostia, 1971) Torrezno kapitainaren istorioengatik da, batez ere, ezaguna. 1993an Madrilgo “Jarabe” fanzinea sortu zuen Madrilgo Arte Ederretako ikasleekin batera eta argitalpen honetan agertu ziren lehenbiziko aldiz Torrezno kapitainaren abenturak.
Pertsonaia bitxi honen gorabeherak bolumen handietan biltzen hasi zen 2002an. Dagoeneko sei argitaratu ditu. Pertsonaia honi edaria gustatzen zaio eta “Micromundo” delakora eraman dute; hau da, Herri Lanetako Ministerioko funtzionario batek sotoan sortu duen miniaturazko unibertsora. Hainbat fanzinetan ere aritu da lankidetzan, besteek beste, “Tos”-en. “Extramuros” da Torrezno kapitainaren gorabeherak dituen laugarren lana eta 2005eko Bartzelonako Komiki Aretoan obra eta gidoi onenaren sarirako izendatu zuten, nahiz eta azkenean ez zuen sarietako bat ere lortu. |
|
| PEPO PÉREZ | ||
![]() |
Pepo Pérez (Málaga, 1969) marrazkilari autodidakta da eta Malagako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle lanarekin uztartzen du. Komikiak eta ilustrazioak egiten ditu eta Santiago Garcíaren gidoiekin egindako lanak nabarmendu behar dira batez ere. Lan horiek “El Vecino” album seriean argitaratu dira (orain arte bi argitaratu dira) eta 2005eko Bartzelonako Komiko Aretoan Egile Errebelazio mailan izendatu zuten. Bere lanen artean honakoak nabarmentzen dira: "Cuentos de la estrella legumbre", "El segador de tus cosas", "Estados carenciales", "Tiempo muerto", "La caja negra" eta "Astro, valiente explorador".
|
|
| MANUEL BARTUAL | ||
![]() |
Manuel Bartual (Valentzia, 1979) istoriolaria eta diseinatzaile grafikoa da. Istorietei dagokienez, “Morón el Pollastre” edo “Álex” lanen erantzulea da. 2000ko azaroaz geroztik “Con amigos como estos” tira komikoak egiten ditu Manuel Castañorekin batera, Las Provincias egunkarian hasi ondoren. Lorenzo Gómezekin elkarlanean ere aritu da “TOS” aldizkariak argitaratutako “Reflexiones de un oficinista” seriean. 2007ko maiatzetik “Sexorama” seriea argitaratzen du El Jueves astekarian.
Honakoetako irudien arduraduna izan da: “Trama”, “Buen provecho”, “Noroeste” edo “El Manglar” eta “9º ARTE” (istorietaren kritika egiten duen fanzine hau 7 Monosek argitaratzen dute eta zortzi zenbaki zuzendu zituen Sergio Córdobarekin batera). “U” aldizkariko azken zenbakien arduraduna ere izan da. 2003ko martxoaz geroztik “Nomagazine” on-line argitalpena diseinatzen eta zuzentzen du. |
|
| MANEL FONTDEVILA | ||
![]() |
Manel Fontdevila (Manresa, 1965) da “El Jueves”-eko egileetako bat. Astekari horretan egiten ditu “Para ti, que eres joven” (Albert Monteysekin batera) eta “La parejita S.A.”. 16 urterekin hasi zen istorietak egiten Regió 7 tokiko egunkarian eta 1990ean komiki aldizkarien zirkuituan sartu zen. Ia aldi berean argitaratzen zuen honakoetan: “El Víbora”, “Makoki”, “Cairo” eta gero “Tótem”-en ere bai. Argitalpen hauetako lanak argi uzten du ukitu frantseseko grafismoa zein maitea duen.
1993an “Mr. Brain presenta” sortu zuen Pep Brocal eta Padurekin batera; ondoren “Puta Mili” aldizkarian hasi zen eta gero igaro zen “El Jueves”-era. Aldizkari honetan 1995ean hasi zen “La Parejita” eta “Para ti, que eres joven” egiten. Gainera, zenbait fanzinetan hartzen du parte, besteak beste, “Idiota y Diminuto” eta “TMEO”-n. Azkenik, gidoiak ere egin ditu (“A vie de Saint”, “¡Hola Terrícola!”) beste marrazkilarientzako (Alfonso Lópezentzat eta Pep Brocalentzat) ere bai, eta horiek “Fluide Glacial” frantses aldizkarian argitaratu dira. |
|
| ENRIQUE V. VEGAS | ||
![]() |
Enrique Vicente Vegasek sortzen dituen pertsonaiak “txikitxoak eta buru handiak” izaten dira, Japoniako komikietako SuperDeformed esanguratsuen antzekoak. Vegasek film eta komiki arrakastatsu batzuen parodiak argitaratu ditu Dude Comicsen bidez. Lan horiekin komikiak noizik eta behin irakurtzen dituztenak erakarri ditu, mundu guztiak ezagutzen dituen film arrakastatsuak aipatzen baititu eta pertsonaia “buru handiak” maitagarriak baitira. Honakoak egin ditu: “Arbillos”, “Cambotero” (“Arbillos 2”), “Es-Piderman”, “Vlade”, “Kobe”, “Julk”, “Patrulla XL” eta “Jellboy”.
|
|
| CARLOS VERMUT | ||
![]() |
Laurogeiko hamarkadaren hasieran jaio zen eta Madrilgo 10 arte-eskolan hasi zen trebatzen. Han ikasketak eta afizioa bateratzeko aukera izan zuen eta fanzineetan komikiak argitaratzen hasi zen. 2001ean argitaratu zuen "Mighty sixties" Amaniaco argitaletxearen eskutik eta Pedro Belushiren gidoiarekin. Carlosen ilustratzaile karrera “MAN”, “El Mundo” eta antzeko argitalpenetan hasi zen eta publizitatean ere ibilia da. 2006an erabaki zuen istorieten munduan gehiago sartzea. Erabaki horren ondorioz sortu zuen “El banyan rojo”. Dibbuks-en argitaratu zen eta Injuve 2006 komiki saria irabazi zuen. Hainbat aldizkaritan argitaratzen ere orduan hasi zen: “¡Dibus!”, “El Manglar”, "Dos veces Breve" edo “Bd Banda” aldizkarietan, besteak beste.
|
|
| JAVIER OLIVARES | ||
![]() |
Javier Olivares (Madrid, 1964) ilustratzailea eta komikigilea da. Eta noizik eta behin egiten dituen arren oso pertsonala, interesgarria eta berezia da. 1985az geroztik istorio laburrak argitaratu ditu aldizkari “alternatiboetan”, adibidez, “Madriz”, “Medios Revueltos”, “Idiota y Diminuto”, “Nosotros somos los muertos” edo “Tos” aldizkarietan. Azken urteetan haurrentzako istorioak ere argitaratu ditu “Tretzevents” eta “BD Banda” aldizkarietan eta marrazki garbi eta sinpleagoak egiten ditu horrelakoetan. Zenbait monografia ere argitaratu du bere istorieta laburrekin, horien artean nabarmentzen dira Estados “Carenciales” eta “La caja negra”. “Malasombra Ediciones” sortu zuen Antonio Trashorrasekin batera. Ilustratzea da bere zeregin nagusia eta haurrentzako ilustrazio arrakastatsuak egin ditu (alor honetan egindako azkenetako lan bati, Ana María Matuteren “Los niños tontos” liburuari, Valentziako Libururik Onena saria eman zion 2000an Valentziako Generalitateko Kultura Kontseilaritzak), egunkarietan eta aldizkarietan ere argitaratzen ditu ilustrazioak.
|
|
| MARK BUCKINGHAM | ||
![]() |
Britainiar honek 80ko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere karrera profesionala eta 1988-1993 bitartean Vertigo de DC etxeko zenbait titulu tindatu zituen: “Hellblazer”, “Sandman” edo “Shade, the Changing Man”. Marvilekin ere lankidetzan aritu zen “Mortigan Goth: Immortalis” eta “Ghost Rider Annual ‘93” tindatzen. Ondoren “Doctor Exraño” seriean garatu zuen bere karrera, baita “Star Trek Unlimited” serieko istorio batzuetan eta “Meter Parker: Spider-Man” delakoaren zenbait aletan ere, Paul Jenkinsen gidoiarekin.
Bere azken lana (eta arrakastatsuena) “Fábulas” seriea izan da; Bill Willinghamen gidoiak ditu eta maitagarrien ipuinetako pertsonaiek gizakian unibertsoan izandako abenturei buruzkoa da. |
|
| FARID BOUDJELLAL | ||
![]() |
Egile frantses honek Aljerian ditu bere sustraiak eta “Virus et Charlie Mensuel” aldizkarian hasi zen. Bere lehenbiziko lan luzea “L’Oud” izan zen eta Futurópolisen argitaratu zen; ondoren, Parisera joan zen José Jover eta Roland Monpière sortzaileengana. Garai horretan hasi zen zenbait album argitaratzen; onarpen handia izan zuten serie horiek (“L’Oud”, “Juifs-Arabes”) eta umoreaz gain immigrazioa eta arrazakeria bezalako gaiak dituzte ardatz.
1998an argitaratu zuen “Petit Polio” lanaren lehen liburuxka, beste lan batzuk ere badituen arren aurretik, esate baterako, “Les Soirées d’Abdulah”, “Gags à l’harissa”, “Jambon-beur”, “Le Beurgeois”, “Le Chien à tríos pattes” edo “Les Contes du Djinn”. |
|
| Gainera, | ||
|
Getxon honako egile hauek egongo dira: Clara-Tanit Arqué, Ken Niimura, Ángel de la Calle, Carlos Areces, M. A. Martín, Víctor Santos, Rubén Lardín, Infame&Co. eta Jordi Bayarri.
|
||