Azken urteotan manga-egile ospetsuenetako bat bilakatu da Eli Basanta genero horren zaleen artean. Marrazketa pertsonala eta estilo anitzeko egile eta diseinugile horrek ezin hobeto uztartu ditu tradiziozko marrazkigintza teknikak (akuarelak, pastelak) eta egungo azken teknika digitalak.
Egindako lanen artean "In Dreams" gailendu behar da. Komiki horrek hainbat sari eta izendapen jaso ditu. Halaber, arrakasta handia lortu du Buzz (Otaku Expression) telebistak atearentzat eginiko kartelekin eta bere web orriarekin (www.elibasanta.com ). Azken horri esker BCN Visual Sound 2006 jaialdian publikoaren saria jaso zuen. Horiez gain, honako komiki hauek ere aipatu behar dira: "Caminos cruzados", "Reflejos lunares" eta "Hermanos", hainbat aldizkari eta fanzinetan argitaratu direnak.
Bere ilustrazioak "¿De qué color son tus sueños?" eta "Juego de parejas" erakusketetan egon dira ikusgai. Bakarrean eginiko erakusketaz gain, taldekakoak ere egin ditu: "Manga made in Spain" eta "Manga de diseño". Irakasle ere jarduten da Basanta eta Ilustrazio Digitalaren ikastaroa ematen du Bartzelonako Punt Multimèdia-Casa del Mig. Halaber, hitzaldiak eta maisu-eskolak eskaintzen ditu manga-jardueretan.
Rubén Garcíarekin batera Kamikaze Factory manga eta diseinu estudioa zuzentzen du. Bertan zuzendari artistikoa eta sormen-koordinatzaile aritzen da.