Egileak 2019

VÍCTOR SANTOS
VÍCTOR SANTOS


Víctor Santos Valentzian jaio zen, 1977an. Espainian eta Frantzian argitaratutako hainbat komikiren gidoiak eta ilustrazioak egin ditu; tartean, Los reyes elfos, Young Ronins, Lone in Heaven eta Black Kaiser obrenak.

Santosek AEBetan editatutako komiki ugari marraztu ditu, esaterako, Miles Gunterren gidoia duten Demon Cleaner eta Zombee, eta Asquerosamente Rica (DC Comicsen Vertigo Crime lerroaren lehen izenburuetako bat, New York Timesen salmenta handienen zerrendara igo zena), Brian Azarelloneren gidoia duena. Orain gutxi, Santos The Mice Templar fantasia epikoko sailean, Bryan J. Glassen eta Michael Avon Oemingen gidoia duenean, aritu da lanean; baita Dara Naraghiren gidoia duen Witch & Wizard sailean, James Pattersonen izenburu bereko obran oinarritutakoan (hori ere New York Timesen salmenta handien zerrendan sartu zen), eta Eric Powellen eta Tracy Marshen Godzilla: Kingdom of Monsters lanean ere, IDWk argitaratutakoan.

Bitartean, Santosek bere gidoilari ibilbidea jarraitu du Espainian, Silhouette, Ragnarök eta Ezequiel Himes: Zombie Hunter nobela grafikoetan beste marrazkilari batzuekin elkarlanean. Polar lanaren, hau da, bere proiektu pertsonalenaren, zinemarako egokitzapena Constantin Film eta Dark Horse Entertainment etxeak ari dira garatzen.

Santosek Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Aretoan sei sari jaso ditu bere obragatik, eta beste hiru Madrilgo Komikiaren Aretoan. Marrazkilari onenaren kritikaren saria ere jaso zuen Dolmen aldizkariaren eskutik.

2014an, Santosek Furious amaitu zuen, Dark Horse Comics etxeak argitaratutako super heroi sail bat, Bryan J. L. Glassek idatzitakoa, eta Boom Studiosen Black Market lanean Frank J. Barbiererekin elkarlanean aritu zen, The Mice Templaren lanean jarraitzen zuen bitartean.


GABRIELLE BELLULLI LUSTMAXMARIKA VILAALFONSO ZAPICOJAVIER DE ISUSILAURA PÉREZFLAVITA BANANAARTUR LAPERLAJUDITH VANISTENDAELPEPE LARRAZDAVID LÓPEZDAVID LAFUENTESALVA ESPÍNDANI LAGI (STRIP MARVEL)VÍCTOR SANTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUM. A. MARTÍNÁLVARO MARTÍNEZAGUSTÍN FERREREL TORRESISAAC SÁNCHEZ (LOULOGIO)ALEX ORBE