Egileak 2019

LAURA PÉREZ
LAURA PÉREZ


Laura Pérez (Valentzia, 1983) ilustrazio arloan aritu da lanean Estatuko eta atzerriko hainbat argitalpen eta argitaletxerentzat, tartean, hauentzat: The Washington Post, National Geographic, The Wall Street Journal, Vanity Fair, Wacom, American Airlines, Fnac, El País eta Penguin Random House. Ilustrazio liburu kolektibo batzuetan ere parte hartzen du, esaterako, Illustration Now! 4 (Taschen), Ilustradores españoles (Lunwerg) eta Women’s Club. Art is Powerful (Monsa Publications) liburuetan.

Communication Arts Illustration Awards sarietarako eta 3x3 The Magazine of Contemporary Illustration aldizkarian hautatu zuten. Valencia Crea 2015 saria jaso zuen “Empatía” istorio laburrarekin. De muerte (GP Ediciones, 2016) bilduman agertu zen istorio luze batekin, eta bere lehen nobela grafikoa, Náufragos (Salamandra, 2016), argitaratu zuen Pablo Monforte idazlearekin batera, Fnac Salamandra Graphic IX. saria irabaztean. Lan hori Frantzian eta Italian ere argitaratu zen. Horrez gain, Kanaria Handiko Biblioteca Insular I. Komiki Lehiaketa Nazionalean hautatu zuten, “Juega” istorioarekin, En corto (Astiberri, 2018) bilduman argitaratutakoarekin.

Gaur egun, ilustrazioko eta komikiaren alorreko lanak konbinatzen ditu. Ocultos da bakarrik egiten duen lehen nobela grafikoa.


GABRIELLE BELLULLI LUSTMAXMARIKA VILAALFONSO ZAPICOJAVIER DE ISUSILAURA PÉREZFLAVITA BANANAARTUR LAPERLAJUDITH VANISTENDAELPEPE LARRAZDAVID LÓPEZDAVID LAFUENTESALVA ESPÍNDANI LAGI (STRIP MARVEL)VÍCTOR SANTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUM. A. MARTÍNÁLVARO MARTÍNEZAGUSTÍN FERREREL TORRESISAAC SÁNCHEZ (LOULOGIO)ALEX ORBE