Egileak 2019

DAVID RUBÍN
DAVID RUBÍN


(Ourense, 1977). Diseinu grafikoa ikasi zuen, eta komikiaren, animazioaren eta ilustrazioaren munduan murgildu zen. Bere lehen lan luzearekin, El circo del desaliento (Astiberri, 2005), izenburua duenarekin, ezusteko autore izendatu zuten 2006ko Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Aretoan, Castelao saria irabazi zuen, eta galegoz, gaztelaniaz, italieraz eta frantsesez editatu zen. Bere hurrengo nobela grafikoak, La tetería del oso malayo (Astiberri, 2006), izenekoak, Frantzian, Italian eta Txekiar Errepublikan argitaratutakoak, 2007ko Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Aretoan lau saritarako izendapena jaso zuen, ezusteko autorearen saria irabazi zuen eta Komikiaren I. Sari Nazionaleko finalista izendapena jaso zuen.

GeroagoCuaderno de tormentas (Planeta, 2008, eta Astiberri, 2018) obrak berriz ere marrazki onenaren izendapena jaso zuen Bartzelonan. Espíritu del bosque CGI animazioko film luzearen zuzendarietako bat izan zen, eta Romeo y Julieta (SM, 2008) komiki egokitzapena egin zuen, William Shakespearen Romeo eta Julieta obrarena, baita Gustavo Adolfo Bécquerren El monte de las ánimas (SM, 2009) obrarena ere. Robert E. Howarden Solomon Kane (Astiberri, 2010), komiki bilduma ilustratu zuen, eta Heraklesen mitoa komikian eguneratu zuen, El héroe lanaren bi liburukiekin (Astiberri, 2011 eta 2012).

Horren ondoren, Beowulf (Astiberri, 2013) poema epikoaren egokitzapena egin zuen, Santiago Garcíarekin elkarlanean, eta Paul Popen Battling Boy lanaren bi spin-off ere bai, Aurora Westen pertsonaian oinarritutakoak. Horietatik bi liburuki argitaratu dira: El momento de Aurora West eta La caída de la casa West (Debolsillo, 2014 eta 2015), baitaLa Ficción ere, Curt Pires gidoilarierekin (Astiberri, 2015),Miguel EN Cervantes. El retablo de las maravillas, Miguelanxo Pradorekin egina (Astiberri eta Acción Cultural Española, 2015).

Marcos Priorrekin batera egin zuenGran Hotel Abismo (Astiberri, 2016) nobela grafikoa, Ether (Astiberri, 2017) lanari heltzen zion bitartean, komiki estatubatuarraren merkatuan egiten zuen hirugarren saiakerari, Matt Kindtekin batera egindakoari. Egun, sail horretan dihardu oraindik Matt Kindtekin, baita John Arcudiren gidoia duen Rumble lanean ere. Bertan, autore galiziarrak lehen hiru liburukiak marraztu zituen James Harrenen testigantza jasotzen du. Bien bitartean, Jeff Lemire gidoilariaren Black Hammer (Dark Horse) sailaren zenbait ataletan lanean jarraitzen du.


GABRIELLE BELLULLI LUSTMAXMARIKA VILAALFONSO ZAPICOJAVIER DE ISUSILAURA PÉREZFLAVITA BANANAARTUR LAPERLAJUDITH VANISTENDAELPEPE LARRAZDAVID LÓPEZDAVID LAFUENTESALVA ESPÍNDANI LAGI (STRIP MARVEL)VÍCTOR SANTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUM. A. MARTÍNÁLVARO MARTÍNEZAGUSTÍN FERREREL TORRESISAAC SÁNCHEZ (LOULOGIO)ALEX ORBE