Egileak 2019

ALFONSO ZAPICO
ALFONSO ZAPICO


Alfonso Zapico (Blimea, Asturias, 1981). Komikigilea eta freelance ilustratzailea. Asturiasko printzerriko hezkuntza proiektuetan lan egiten du, eta ilustrazioak, diseinuak eta kanpainak egiten ditu publizitate agentzientzat, argitaletxeentzat eta erakundeentzat. Prentsa ilustratzailea da Asturiasko eskualdeko egunkarietan (La Nueva España, Cuenca del Nalón, Les Noticies).

2006an hasi zen, merkatu frantses-belgikarrarentzako album historiko batekin: La guerra del profesor Bertenev (Dolmen, 2009). Zuzenean Espainian argitaratutako lehen lana Café Budapest du (Astiberri, 2008). Bertan, zuzen-zuzenean murgiltzen da oraindik ere konpondu gabe dagoen Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren hastapenen inguruko fikzioan. Horren ondoren, James Joyceren bizitzaren inguruko komiki bat egiteko apustua egin zuen, Dublinés (Astiberri, 2011), (Astiberri, 2011), Komikiaren Sari Nazionala jaso zuena 2012an, eta, obra horretatik abiatuta, La ruta Joyce (Astiberri, 2011).

Frantziako Angoulême hirian bizi da. Bertan, El otro mar (Astiberri, 2013) egin ondoren, hiri horren eta sarritan bueltan ikusten duen jaioterriaren, Asturiasen, artean dabilela, asmo handiko obra berria prestatzen ari da, La balada del norte. Dagoeneko bi liburuki argitaratu dira (Astiberri, 2015 eta 2017), eta hirugarrena, azkena, egun ari da idazten. Parentesi batean, La balada del norteren bigarren eta hirugarren liburukiaren artean, autore asturiarrakLos puentes de Moscú amaitu zuen. Bertan, beste behin erreportari grafiko izaera erakutsi du, mikrofonoa Eduardo Madina politikariaren eta Fermin Muguruza musikariaren elkarrizketari eman baitio.


GABRIELLE BELLULLI LUSTMAXMARIKA VILAALFONSO ZAPICOJAVIER DE ISUSILAURA PÉREZFLAVITA BANANAARTUR LAPERLAJUDITH VANISTENDAELPEPE LARRAZDAVID LÓPEZDAVID LAFUENTESALVA ESPÍNDANI LAGI (STRIP MARVEL)VÍCTOR SANTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUM. A. MARTÍNÁLVARO MARTÍNEZAGUSTÍN FERREREL TORRESISAAC SÁNCHEZ (LOULOGIO)ALEX ORBE