2018-ko gonbidatutako Autoreak

NAZARIO
NAZARIO


Nazario (Nazario Luque Vera; 1944, Castilleja del Campo) Espainiako komikigile kontrakultural ospetsuenetako bat da. 70. hamarkadaren hasieran Bartzelonan finkatu zen; bertan, lehenengo urratsak eman zituen underground komikigintzan. Hiri horretan El Rrollo taldea sortu zuen Javier Mariscal, Farry eta Pepicheken gisako artistekin batera. Horren bidez, bere komiki propioak editatu eta zabaldu zituen.

Nazariorenak dira, esaterako, "San Reprimonio", "Sábado sabadete" edo "Purita” lanak; bertan, Bartzelonako alderik marjinalena erakusten du. 80ko hamarkadan El Víbora aldizkariarekin hasi zen elkarlanean, eta bertan bere komiki gehienak argitaratu zituen. Horien artean, nabarmendu beharra dago "Anarcoma”, 70. eta 80. Hamarkadetako Bartzelonako mugimendu doilorrean mugitzen zen detektibe trabestia.

Europako beste zenbait aldizkarirekin ere kolaboratu zuen: It, Actuel, Oz, Frigidaire, Gai Pied, L’Écho des Savanes edo Makoki aldizkariekin, esaterako. Makokin, "Alí Babá y los 40 maricones” komikia argitaratu zuen, bere obra gorentzat hartu dena. Obra horrekin esan zion agur komikigintzari. Momentu horretatik aurrera margolaritzari ekin zion, eta jarduera hori dela eta, hainbat erakusketa egin ditu eta bere obra ARCOn erakusteko aukera izan du. Era berean, kartelak eta disko-azalak ere irudiztatu ditu.


CHRIS CLAREMONTNAZARIOCAMILLE JOURDYMARCOS MARTÍNNATACHA BUSTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUANABEL COLAZODARÍO ADANTI