2018-ko gonbidatutako Autoreak

MARCOS MARTÍN
MARCOS MARTÍN


Marcos Martínek (1972, Bartzelona) 90eko hamarkadan egin zuen debuta, Planeta-DeAgostinirentzako Marvel komikien Espainiako edizioetarako ilustrazioak eta azalak egiten. Gero, Estatu Batuetara joan zen eta, bertan, Marvel eta DC argitaletxe handientzako lanean hasi zen; noizbehinkako enkarguekin lehenengo, eta, beranduago, era jarraituagoan, honako obra hauek argitaratu zituen, besteak beste: Batgirl: Year One, Breach, Amazing Spider-Man edo Daredevil.

2013an, Brian K. Vaughanekin batera, bere argitaletxe propioa sortu zuen, Panel Syndicate, bere lanak bitartekorik eta prezio finkorik gabeko plataforma digital baten bidez argitaratzeko; hala, The Private Eye seriearekin egin zuen debuta. Martín, narratzaile grafiko gisa duen dotorezia eta distiragatik eta azalen diseinurako duen begi onagatik nabarmentzen da, bai eta oso ohikoak ez diren irtenbide grafikoak erabiltzeagatik ere, izan ere, horri esker, hainbat izendapen izan ditu Eisner Sarietan.


CHRIS CLAREMONTNAZARIOCAMILLE JOURDYMARCOS MARTÍNNATACHA BUSTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUANABEL COLAZODARÍO ADANTI