2018-ko gonbidatutako Autoreak

JASON LUTES
JASON LUTES


Jason Lutes (1967, New Jersey) Rhode Islandeko Arte Eskolan graduatu zen eta, 1993an modu serializatuan argitaratzen hasi zen, “Juego de manos” (La Cúpula) izeneko albuma osatu zuen arte.

Bi urtez ikertzen eman ostean, “Berlín” (Astiberri) trilogia egiteari ekin zion. Trilogia hori, eleberri grafiko moduan gauzatu den obrarik anbizio handienetako bat da. Ikerketa- eta dokumentazio-lan sakonari esker, nazismoaren goraldia bezalako historiako garai erabakigarria modu ezin hobean islatzea lortu du egileak. Trilogia “Berlín libro 1. Ciudad de piedras” (2005) liburuarekin hasi zuen, eta hiru urte geroago “Berlín libro 2. Ciudad de humo” liburua argitaratu zuen. Azkenik, trilogia itxi zuen “Berlín libro 3. Ciudad de luz” liburua argitaratu zuen.

Gainera, Nick Bertozzik irudiztaturiko “Houdini, el rey de las esposas” (Astiberri) eleberri grafikoaren gidoilaria da. 2008an Center for Cartoon Studies zentroaren fakultateko kide bilakatu zen; irakasle laguntzaile gisa dihardu bertan.


CHRIS CLAREMONTNAZARIOCAMILLE JOURDYMARCOS MARTÍNNATACHA BUSTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUANABEL COLAZODARÍO ADANTI