2018-ko gonbidatutako Autoreak

DAVID RUBÍN
DAVID RUBÍN


David Rubínek (1977, Ourense) aitorpen nabarmena lortu du azken urteotan komikigintzaren arloan. Gaur egun arte "El circo del desaliento" (2005), "La tetería del oso malayo" (2006), "Cuaderno de Tormentas" eta "El héroe” obrak argitaratu ditu. Azken lan horrekin Zaragozako Komiki Azokako nazio mailako 2011ko obra onenaren saria, Espainiako Kritikaren 2011ko marrazkilari onenaren saria, Entrecómicseko nazio mailako 2011ko eta 2012ko obra onenaren sariak jaso zituen; bestalde, Bartzelonako 2013ko Komiki Azokan, obra onenaren kategoriako sarirako proposatu zuten. "Beowulf” poema anglosaxoiaren berrikuspen bat egin du Santiago Garcíarekin batera, eta lanean aritu da Paul Poperen Battling Boy eleberri grafikoaren bi spin offetan: "El momento de Aurora West" eta "La caída de la casa West”. Bestalde, "La ficción" (Curt Piresekin abtera) eta “Miguel EN Cervantes. El retablo de las maravillas” (Miguelanxo Pradorekin batera) obrak argitaratu ditu. Marcos Priorekin batera, "Gran Hotel Abismo" (2016) eleberri grafikoa egin zuen. 2017an, hirugarren aldiz, Estatu Batuetako komikigintzan murgildu zen “Ether” (Matt Kindtekin batera) eta “Black Hammer” (Jeff Lemiren gidoiekin) serieekin.


CHRIS CLAREMONTNAZARIOCAMILLE JOURDYMARCOS MARTÍNNATACHA BUSTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUANABEL COLAZODARÍO ADANTI