2018-ko gonbidatutako Autoreak

DARÍO ADANTI
DARÍO ADANTI


Darío Adantik (1971, Buenos Aires) 1990ean hasi zuen ibilbidea komikigintzan, El Porteño aldizkarian. Página/12 eta Clarín egunkarietan ere argitaratu zuen, eta Suélteme! komiki-aldizkari mitikoko koeditorea izan zen. Hainbat hedabidetan argitaratu ditu bere ilustrazio eta komikiak: The New York Times, El País, La Vanguardia, Público, El Mundo, Primera Línea, Man eta abarren. Eta Espainian hainbat komiki editatu ditu, esate baterako, "La ballena tatuada", "El calavera", "Colmillo blanco" edo "El señor Cabeza de Tostadora”. Orain dela zenbait urtez geroztik, orrialde bat argitaratzen du astero El Jueves aldizkarian. Mongolia aldizkariaren fundatzaileetako bat da. Bertan idatzi eta margotzen du, eta jarduera hori Mongolia, el musical obraren emanaldiekin uztartzen du.


CHRIS CLAREMONTNAZARIOCAMILLE JOURDYMARCOS MARTÍNNATACHA BUSTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUANABEL COLAZODARÍO ADANTI