2018-ko gonbidatutako Autoreak

CAMILLE JOURDY
CAMILLE JOURDY


1979An jaio zen Chenôven, Côte d’Or eskualdean, eta gaur egun Lyonen bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Épinalen eta Dekorazio-arteak Estrasburgon. Espainian, La Cúpula argitaletxean, "Rosalie Blum" trilogia eta oraintsuago “Juliette. Los fantasmas regresan en primavera” eleberria argitaratu ditu. "Séraphine ou Le Charme incertain” eta "Une araignée, des tagliatelles et au lit…” obren egilea ere bada.

Camille Jourdy idazlearen lanaren kalitate handia ez da bere samurtasun ironikoan eta bere pertsonaiei egiten dien azterketa psikologiko sakonean bakarrik ikusten, baita xehetasun hutsalak gainditzeko duen gaitasunean ere. Bere istorioek erritmo motelarekin egiten dute aurrera. Horri esker, errazagoa da pertsonaien gogaitasuna nabaritzea, eta egileak kontaketan, elkarrizketetan zein marrazketan eskaintzen dituen indar oroitarazle handiko eta umore-sen fineko era askotako xehetasunak ikusi daitezke.


CHRIS CLAREMONTNAZARIOCAMILLE JOURDYMARCOS MARTÍNNATACHA BUSTOSDAVID RUBÍNMAMEN MOREUANABEL COLAZODARÍO ADANTI