2011-ko gonbidatutako Autoreak
VÍCTOR SANTOS
Víctor Santos (Valentzia, 1977) 1998. urtean hasi zen komikiaren munduan, fanzine eta tokiko egunkarietan kolaborazio batzuk egiten urte batzuk pasa ondoren. Valentziako beste autore batzuekin batera, 7 Monos argitaletxea osatu zuen. "Gaijin" lanarekin egin zuen debuta, eta, 2000. urtean, ezaguna bihurtuko zuen seriea editatzen hasi zen: "Los reyes elfos". Santosek genero beltza jorratu du "Pulp Heroes" saga eta Al menor postor antologia bezalako lanetan. 2005. urtean, Frantzian Young Ronins argitaratuko du, eta, handik urte batera, "Zombee" nobela grafikoa. Ondoren, Amerikako Vertigo etxearentzat argitaratu du "Filthy Rich", Brian Azzarellorekin batera. Jesús Alonso Iglesiasekin "Silhouette" argitaratu zuen iaz.