2011-ko gonbidatutako Autoreak
SERGIO BLEDA
Sergio Bleda Espainian 90eko hamarkadaren amaiera aldera sortutako egilerik bikain, interesgarri eta moldaerrazenetarikoa da. Istoriotxo erotikoak (Kiss Comix aldizkari enblematikorako), prentsa-tirak (tokiko astekarietarako edo aldizkari espezializatuetarako) edo merkataritza-gogoko komikiak egiteko gaitasuna du. Ospea lortuko du beldurrezko generoan, “El baile del vampiro" lanarekin. 2003. urteaz geroztik, bereziki kanpoko merkatuarentzat egingo du lan, batez ere Europako SAF agentziarentzat; horrela, "Bloody Winter" edo "La Conjura de cada miércoles" trilogia bezalako lanak egingo ditu. Horrez gain, Frantziako Soleil argitaletxearentzat "Dolls Killer" marraztu du.