2011-ko gonbidatutako Autoreak
PACO ROCA
Paco Roca (Valentzia, 1969) Europako eszenatokian gehien ezagutzen den Espainiako autoreetariko bat da, eta haren album gehienak Frantzia, Italia eta Holanda bezalako herrialdeetan argitaratzen dira. 2007. urtean, "Arrugas" albuma egin zuen, eta, lan horri esker, Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen. Ondoren, "Las calles de arena" eta "Emocional World Tour" etorri ziren, azkena Miguel Gallardorekin batera. 2010. urtean, karrerak beste norabide bat hartuko du "El invierno del dibujante" lanarekin; hau da, zehazki Espainiako merkaturako argitaratutako obra, arrakasta handia izango duena. Duela gutxi, "Memorias de un hombre en pijama" argitaratu du, zama autobiografiko itzela duen lana.