2011-ko gonbidatutako Autoreak
MIREIA PÉREZ
Mireia Pérez (Valentzia, 1984) istoriotxo-egilea, ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da. La muchacha Salvaje (Sins Entido, 2011ko azaroa) lehen nobela grafikoari esker, Fnac y Sins Entido 2010 saria eskuratu zuen. El Jueves, El Manglar eta El Estafador aldizkarietan lanak argitaratu ditu. Ultrarradio talde/argitaletxeko kidea da (Mortland, Transdimensional Express, Hundlebert Syndrome), eta El País eta Media Vacarentzat egin du lan. Diseinatzaile moduan, bezeroen artean honako hauek aurkitzen dira: Observatori ikerketa artistikoaren jaialdia edo La Cabina film ertainen nazioarteko jaialdia.