2011-ko gonbidatutako Autoreak
MAX
MAX (Francesc Capdevila - Bartzelona, 1956), Estatuko istoriotxo-egile eta ilustratzailerik aipagarrienetarikoa da. Amerikako underground-en eragin handia du, eta Gustavo, Peter Pank edo Bardín bezalako pertsonaia hain ezagunak sortu ditu. El Rollo taldeko kidea eta El Víbora sortu zuen talde artistikoko kidea izan zen. Frantziako merkatuarentzat lan egin du, eta Nosotros somos los muertos (NSLM) aldizkari sonatuaren koeditorea izan da; azken horretan, munduko panoramako artista batzuen lanak argitaratu dira. 2007. urtean, Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen "Bardín, el superrealista” lanaren truke.