2011-ko gonbidatutako Autoreak
MANUEL BARTUAL
Manuel Bartual (Valentzia, 1979) istoriotxo-egilea eta diseinatzaile grafikoa da. "¡Escucha esto!" webkomikia eta "Sexorama" seriea idazten eta marrazten ditu; azkena Espainian (El Jueves), Frantzian (Fluide Glamour) eta Italian (Linus) argitaratzen da. El Manglar istoriotxoen aldizkaria eta Nomagazine ikuste-kulturaren online bidezko magazina zuzendu zituen. Diseinuaren arloan, besteak beste, honako hauentzat egin du lan: El País, Santillana, Astiberri, Sins Entido, Dibbuks eta Es Pop. Azken proiektua ¡Caramba! deitzen da; hau da, umorezko komikian espezializatua den argitaletxe independentea, Alba Diethelm-ekin batera martxan jarri duena.