2011-ko gonbidatutako Autoreak
LUIS ROYO
Irudi sentsual eta ilunen, batzuetan apokaliptikoen, bidez ezagutzen da. Luis Royo fantasiaren ilustratzaile handienetarikoa da nazioartean. 1981. urtean, 1984, Heavy metal edo El Víbora bezalako aldizkarietan lan egiten hasiko da, eta, handik bi urtera, Norma Editorial etxearekin. Geroztik, ohikoa izango da haren lana Estatu Batuetako, Britainia Handiko edo Suediako argitalpenetan ikustea; aipatu beharrekoak dira Cimoc, Comic Art, Neavy Metal edo National Lampoon etxeentzako egindako irudiak. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdeaz geroztik, ezagun bihurtuko da komunikabide mota guztietan haren lanaren kalitatea medio.