2011-ko gonbidatutako Autoreak
JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES
Mallorcako Jose Oliver gidoilariak eta Eivissako Bartola Torres marrazkilariak "El joven Lovecraft" lanaren tandem sortzailea osatuko dute; hau da, Diábolo Edicionesen komiki-seriea, umorean H. P. Lovecraft beldurrezko idazlearen haurtzaroa birsortuko duena. Obra gazteleraz eta katalanez argitaratu da dagoeneko, eta laster ingelesez argitaratuko da, Estatu Batuetako merkatuan aurkezte aldera. Seriea Interneten abiatu zen, eta oraindik ere astean tira bat argitaratzen da. Tirak Balearretako Art Jove saria eskuratu zuen 2005. urtean komikiko gidoi onenarentzat, eta album formatuan editatzen hasiko da 2007. urtean. Aurten, seriearen hirugarren liburukia argitaratu da.