2011-ko gonbidatutako Autoreak
JOSÉ FONOLLOSA
José Miguel Fonollosak 2000. urteaz geroztik Camacuc haur aldizkarian argitaratzen du aldizka valentzieraz; bertan egin ditu "Trastades a l'Olimp" eta "Hotel Monster" serieak. Batracio Amarillo eta Dos Veces Breve aldizkarietan ere argitaratu du. Bost monografia argitaratu ditu hiru formatu ezberdinekin (album franko belgikarra, nobela grafikoa eta prestigioa) eta lau genero ezberdinetan. Bost komiki horietatik bat Frantzian argitaratu zuen Dargaud-ek ("Te quise como sólo se quiere a los cabrones" nobela grafikoa); haren serie handiena, berriz, "El viaje de Darwin", bost albumetarako aurreikusia, Italian eta Frantzian argitaratuko da zuzenean (baita Espainian ere) Planeta-DeAgostiniren eskutik.