2011-ko gonbidatutako Autoreak
DAVID RUBÍN
David Rubín istoriotxo-egileak onarpen nabaria jaso du azken urteetan komikiaren munduan. Polaqia taldearen sortzaile-kidea da, Galiziako istoriotxo-egileek osatua. Orain arte lan hauek argitaratu ditu: "El circo del desaliento" (2005), "La tetería del oso malayo" (2006), "Cuaderno de Tormentas" eta "El héroe" lanaren lehen liburukia. Egun, komiki egilea, irudigilea eta zine-errealizadorea da. Juan C. Penarekin batera, “Espíritu del Bosque” 3D animazioko film luzea zuzendu du. Gaur egun, "Hoyly Night!?", bigarren filma prestatzen ari da.