2011-ko gonbidatutako Autoreak
ALBERT MONTEYS
Albert Monteys (Bartzelona, 1971) 90eko hamarkadako Espainiako autore interesgarrien artekoa da. El Jueves aldizkariko sinadurarik ezagunenetariko moduan finkatuta dago dagoeneko; bertan egingo ditu ¡Para ti que eres Joven! (Manel Fontdevilarekin batera) eta Tato serieak eta, tarteka, gaurkotasuneko orrialdeak. Monteys komikiaren munduan ezaguna egin zen La Penya taldeari eta Camaleón Edicionesentzat egindako Monto Lirondori esker; azken horrekin fanzine onenaren saria jaso zuten Bartzelonako Komikiaren Azokan, 1994. urtean.