Víctor Santos (Valentzia, 1977) 1998an murgildu zen komikiaren munduan, fanzine eta tokiko egunkarietan kolaborazio batzuk egin ondoren, beste autore valentziar batzuekin batera 7 Monos argitaletxe-zigilua sortu zuen. “Gaijin”-ekin debutatu zuen, ekialdeko akziozko pelikulen parodiak eginez eta, 2000. urtean ezagutarazi zuen serie editatzen hasi zen: “Los reyes elfos”, literatura nordikoan oinarritutako fantasia heroikoko komikia, jada lau entrega dituena.
Santosek genero beltzari ekin dio “Pulp Heroes” sagan eta “Al menor postor” antologian. Bestalde, “Protector”-en superheroein tematikarekin estreinatu zen, eta “Aventuras en el Mundo Jung”-ekin haurrentzako komikiak landu zituen. Halaber, intriga fantastikoko bi lan egin ditu: "Faeric Gangs" eta "Lone in Heaven”. 2005. urtean argitaletxe frantziar batentzat hasi zen lanean sortze propioko “Young Ronins” gazteentzako serieena, eta bertan gidoi, marrazki eta koloreez arduratzen da. Hurrengo urtean “Zombee” eleberri grafikoa argitaratu zuen, Miles Hunter autore estatubatuarraren gidoiarekin argitaletxe estatubatuar baterako. Gaur egun AEBetako eta Europako argitaletxe batzuen proiektuetan dihardu, aipatzekoak DC Comics zigilurako egindako eleberri grafikoa, Brian Azzarello idazle ospetsuaren gidoiarekin.