Oso gaztea bada ere, jada produkzio asko egin ditu. Lanerako aparteko gaitasunarekin, bere komikiak marraztu bitartean beste autore batzuk entintatuta, artista gazte hau gure komikiaren etorkizun oparoko autoreetakoa bihurtu da.
Vicente Cifuentes Albaceten jaio zen 1979an. Gaztetatik, komikiaren munduarekiko interes handia erakutsi zuen. Laster fanzineak editatzen hasi zen bere lagunekin eta bere komiki-ibilbideari ekin zion. Marini, Bruce Tim, Madureira, Adam Huges, Brian Hitch eta Juanjo Guarnido bezalako autoreen jarraitzaile fidela, "Después de la Señal" edo "El asesino del Kanzashi" bezalako lanak editatu ditu. Sylvain Cordurié gidoilariarekin batera, Frantzian "El código de Hamurabi" argitaratu du. Duela 10 urte komikiaren munduko artistarik polifazetiko, ekintzaile eta nekaezinetakoa bihurtzeko abenturan murgildu da, eta entintatzaile lanetan jardun du komiki norteamerikarraren bi erraldoietan: Marvel eta DC.