Salvador Larrocaren ibilaldia Marvelen edizioetarako Espainian egindako ilustrazioekin hasi zen. 1992. urtean Marvelen filial britainiarrak merkatu anglosaxoira jotzeko aukera eskaini zion, Dark Angel eta Death´s Head bezalako serieekin. Garai horretan DC Comics-entzat ere lan egin zuen, Flash-en ale batzuetan ere marrazki batzuk eginez, baita Wildstorm zigiluarentzat ere, Storwatch seriean.
Pixkanaka-pixkanaka AEBetako bere ibilbidea indartu egin zen eta beste serie batzuetan jardun zuen (Excalibur, The Uncanny X-Men…). Bere lehen enkargu garrantzitsua Heroes Reborn miniseriearen eskutik izan zuen, Chris Claremont gidoilari ospetsuarekin lan egiteko aukera eman ziona Fantastic Four (4 Fantastikoak) argitalpen berriarekin.
Uncanny X Men-en egonaldi laburra egin ostean, Chris Claremonte-rekin batera X-Treme X- Men seriea sortu zuen, mundu osoan izugarrizko arrakasta lortu zuena. Azken urteetan bere presentzia X-Men bezalako serietan partekatu du, miniserie ospetsuekin batera, besteak beste, Ultimate Daredevil eta Electra edo Spiderman: Dinastía de M edo Newuniversal serie berriztagarriarekin.