Purita Campos (Bartzelona 1937) 50. hamarkadaren amaieran murgildu zen istoriotxoen munduan, “Can Can” edo “Celia” bezalako bildumetan liburu-azalgile lanetan, Bruguera argitaletxerako. Laster hasi zen argitaletxe berean neskatoentzako aldizkari-bildumetarako istoriotxoak egiten, besteak beste, "Sissi", "Blanca" edo "Dalia". Urte batzuk geroago, Creaciones Editoriales Editorialaren bidez, editorial ingelesekin aritu zen lankidetzan emakumezkoentzako serie desberdinetan. Garai horretan, arrakasta handia izan zuen Philip Douglas-en gidoiak marrazten “Patty´s World” serierako. Han, 20 urte inguru aritu zen eta Espainian “Esther y su mundo” titulupean argitaratu zen, arrakasta handia lortu zuena nazioarte mailan.
Purita Campos 70. eta 80. hamarkadetako marrazkilarien belaunaldikoa da, istoriotxo espainiarra birjaio zutenak argitalpen britaniar, holandar, alemaniar, ipar-europar eta amerikarretarako egindako lanen bidez. Pili Blasco-rekin batera, beharbada, istoriotxo espainiarraren autorerik garrantzitsuena da. Bere lan ospetsuenen artean, “Patty´s World” lanaz gain, aipatzekoa “Tina” serie holandarrerako eta “Gina” serie ospetsurako egindako istoriotxoak, Francisco Ortega gidoilariarekin lankidetzan.