Pascual Ferry 80. hamarkadaren erdialdean murgildu zen komikiaren munduan, eta garai horretan une horretako aldizkari askotan jardun zuen (Cairo, Rambla, A tope, Mas Madera, El Jueves, Zona 84, Cimoc...). Laurogeita hamargaren hamarkadaren hasieran, komikiaren merkatua dekadentzian zenekoan, Ferry-k AEBetara joatea erabaki zuen superheroiak marraztera, umetatik bere pasioa zen generoa.
1995. urtean Marvel argitaletxe estatubatuarrarekin hasi zen lanean, lan betegarriak eta iraupen laburreko serieetan. Marvelen egindako lanarekin (Ultimate Fantastic Four, New Avengers, Warlock...bezalako serieetan) ez zuen arreta deitzerik lortu, eta ondorioz, 2000. urtean DC Comics-en sartu zen, arrakasta lortu zuenekoan. Superman serierako lan txiki batzuen ostean, Superboy serieko ohiko marrazkilari izatera heldu zen, eta urte bat pasatu baino lehenago, Superman Action Comics (pertsonaiaren goiburu zaharrena) seriean ohiko marrazkilari lanetan hasi zen.
Pixkanaka-pixkanaka sormen kontrol handiagoa eta bere posizioa argitaletxean indartzen zuten serie eta miniserieetan lanak lortu zituen. Horrela, Ferry-k bere lapitzak serie askotarako eskaini ditu, besteak beste, Action Comics, World's Finest: Our Worlds at War, Adam Strange, Seven Soldiers: Mister Miracle...