Britainiar honek 80ko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere karrera profesionala eta 1988-1993 bitartean Vertigo de DC etxeko zenbait titulu tindatu zituen: “Hellblazer”, “Sandman” edo “Shade, the Changing Man”. Marvilekin ere lankidetzan aritu zen “Mortigan Goth: Immortalis” eta “Ghost Rider Annual ‘93” tindatzen. Ondoren “Doctor Exraño” seriean garatu zuen bere karrera, baita “Star Trek Unlimited” serieko istorio batzuetan eta “Peter Parker: Spider-Man” delakoaren zenbait aletan ere, Paul Jenkinsen gidoiarekin. Bere azken lana (eta arrakastatsuena) “Fábulas” seriea izan da; Bill Willinghamen gidoiak ditu eta maitagarrien ipuinetako pertsonaiek gizakian unibertsoan izandako abenturei buruzkoa da.