IX. GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKA

2010eko azaroaren 26, 27 eta 28an


Gonbidatutako Autoreak 2009

MANEL FONTDEVILA
MANEL FONTDEVILA

Manel Fontevila (Manresa, 1965) “El Jueves” aldizkari ospetsuko autore garrantzitsuenetakoa da, eta bertan “Para ti, que eres joven” (Albert Monteys-ekin batera) eta “La parejita S.A” serieak egiten ditu. 16 urte zituela ekin zion istoriogile lanari, Regió 1 tokiko egunkarian eta 1990ean komikien zirkuituan sartu zen, aldi berean “El Víbora”, “Makoki”, “Cairo” eta ondoren “Tótem”-en argitalpenak eginda. Argitalpen horietan egindako lanak argi erakusten du bide argi frantziarraren grafismoarekiko afinitatea.


1993. urtean, Pep Brocal eta Padú-rekin “Mr. Brain presenta” goiburua sortu zuen eta ondoren, “Puta Mili” aldizkarian aritu zen lankidetzan, ondoren “El Jueves” aldizkarira joateko, 1995ean “La Parejita” eta “Para ti, que eres joven” hasi zituen. Horrez gain, fanzine desberdinetan kolaboratzen du, “Idiota y Diminuto” edo “TMEO”. Gidoiak ere egin ditu (“A vie de Saint”, “¡Hola Terrícola!”) beste marrazkilari batzuekin (Alfonso López eta Pep Brocal), “Fluide Glacial” aldizkari frantziarrean argitaratutakoak.



DAVE MCKEANDAVID LLOYDPURITA CAMPOSJUAN CARLOS EGUILLORPACO ROCASALVADOR LARROCAVÍCTOR SANTOSINFAME & CO.PEPO PÉREZMANEL FONTDEVILAENRIQUE V. VEGASCARLOS VERMUTPASCUAL FERRYCHEMA GARCÍALUIS BUSTOSJAVIER OLIVARESMAURO ENTRIALGOBERNARDO VERGARASEBAS MARTÍNSANTIAGO GARCÍAJUN MATSUURAVICENTE CIFUENTESJACK MIRCALACARLOS ARECESPEDRO RODRÍGUEZPABLO H. MARK BUCKINGHAM BORJA CRESPO