Luis Bustos (Madril, 1973) ohiko kolaboratzailea da RockedeLux, Nosotros somos los muertos eta El Jueves bezalako argitalpenetan, baita nazio mailako bestelakoetan ere. Bere lanen artean, aipatzekoak, besteak beste, "Rayos y centellas", David Muñozen gidoia duen lana; “Residuos”, autore berarekin elkarlanean eta “Zorgo”, Mister K aldizkarirako marraztu zuen pertsonaia eta bere istorioak ondoren argitaratu zituena Dibbuks argitaletxean.
Gaur egun arteko bere azken lana “Endurance” da, estilo klasikoko abentura-kontaketa, gizakiaren ahaleginean eta naturak ezarritako eragozpenak gainditzeko erabakiak hartzean oinarritzen dena. Laster “Zorgo 2: El mundo en sus manos” argitaratuko da, Serie Bko gaizkilearen abenturen bilduma berria.