Jun Mantsuura Bartzelonan jaio zen 1980an eta Ilustrazioan hezi zen Escola d’Arts i Oficis /La Llotja, Bartzelonan. Alemanian bizi izan da eta bertan “Global Generation” erakusketan parte hartu du eta Arthocolis kultura arteko elkarte alemaniarreko kidea da. Publizitatearen eremuan lan egiteaz gain, pelikula batzuetako store-boardak egiten jardun du, aipatzekoak Frágiles eta La Caja Kovak, Rec 2rako egindako kolaborazio txikiez gain. "Frau Tovarich", aurten editatutakoa, izan da bere lehen komikia.