Juan Carlos Eguillor-ek (Donostia, 1947) gaztetatik erakutsi zuen ikusizko arteetarako interesa. Kazetaritzako ikasketak utzi eta ilustrazioaren munduan murgildu zen. Bere lehen komiki tira, “Mari Aguirre”, El Correo egunkarian argitaratu zen 1968an. Geldialdi baten ostean, egunkari horretako orrialdeetara itzuli zen pertsonaia berarekin 1971n, eta ondoren, 1977tik 1978ra Egin egunkarira pasatu zen. 1975etik 1977ra “Krisket eta Popolo” seriea argitaratu zuen, Komikia-rako, aldizkari desberdinetan banatzen zen gehigarria.
70. hamarkadan aldizkari batzuetarako egin zuen lan, Triunfo, Fotogramas, Hermano Lobo eta Euskadi Sioux, esaterako. 1979. urtean Txertoa argitaletxeak bere lanen bilduma argitaratu zuen “Eta gero hau!” titulupean eta, hurrengo urtean, Eguillor El Diario Vascon lanean hasi zen. Aldi berean, lan batzuk egin ditu El Correo egunkarirako, esaterako “Las nuevas aventuras de Mari Aguirre”, eta El País egunkarian ere aritu da, esaterako, "Los cuentos de la abuelita", "Miss Martiartu" edo "Potolos”. Humorista grafiko lanez gain, Juan Carlos Eguillor-ek arrakasta handia lortu du ilustrazioaren eta sortze multimedia eta bideografikoen eremuan.