Javier Olivares-ek (Madril, 1964) 80. hamarkadaren erdialdean ekin zion bere ibilbideari, Madriz, Medios Revueltos, Idiota y Diminuto, Nosotros somos los muertos edo Tos goiburuetan istoriotxo laburrak argitaratuta. Azken urteetan haurrentzako istorioak argitaratzen ari da Tretzevents eta BD Banda aldizkarietarako, trazu garbi eta erraztuago batekin.
Monografía batzuk argitaratu ditu istorio laburrak bilduta, aipatzekoa besteak beste, "Estados Carenciales" eta "La caja negra", biak izendatuak Bartzelonako Komikiaren Aretoko Lanik Onenaren sarirako. 90. hamarkadaren erdialdean, Antonio Trashorras-ekin batera, Malasombra Argitalpenen zigilua sortu zuen, eta zigilu horrekin "Mamá, mira lo que he hecho" minitebeoen bildumak eta Camaleón Ediciones-entzat "Terra Incognita"bilduma produzitu zen. Bere hasierako lana ilustratzaile lana izan zen, eta eremu horretan karrera ospetsua izan du, bereziki haurrentzako ilustrazioaren eremuan; horrez gain, ilustrazioak argitaratu ditu, besteak beste, ondokoetan: El País, Rolling Stone (edición española), Quo edo El Economista.