Infame & Co. (Bilbo, 1975) goitizenaren atzean diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile bat dago. Umea zenean, tebeoen mundua ezagutu zuen, eta laster maitemindu zen mundu horretaz. Fanzine ugari argitaratu ondoren, “Historias del olvido” komiki kolektiboan parte hartu du eta “Quatroccento” monografikoa egin du, biak Dolmen argitaletxerako. “El hombre que vino del cielo”, itzulerarik ez duen bidaian zeharko fabula aparta, bizitzan zeharkoa hain zuzen, da bere lehen istorio luzea.